Faktoria
Turismoa
Ane Albisu | EITB Media
Niko Osinalde Goierriko GOITUR turismo agentziako zuzendaria izan dugu, COETUR biltzarra izan berritan. Turismoaren atzean dagoen industria turistikoaren garrantzia azpimarratu digu.
Niko Osinalde, Goitur-eko zuzendaria
Informazio gehiago (2)
Duela 25 urte sortu zuten Goierrin GOITUR turismo ajentzia, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan egitasmo estrategiko batean kokatuta. Ekainaren haseran Arantzazun egin den COETUR, Landa Turismoari buruzko Europako zazpigarren biltzarrean anfitrioi gisa aritu dira eta Niko Osinalde Goitur-eko zuzendariak "Faktoria"n esan digunez, biltzarretik atera duten ondorioa izan da, "landa turismoa gorantz doan turismoa dela, baina kostata. 2019 garren urtean hasi zen gorakada, azken urtean salto handia eman du, ehuneko 24 ko igoera gertatu da pandemia garaian, baina zaila izango da horri eustea. Ezin dugu pentsatu igoera hori geratzeko etorri denik"
Niko Osinalderen esanetan oraingoz ez dugu turista gehiegi izateko arriskurik eta "Goierrin oraindik turista gehiago behar ditugu" esan digu. Nabarmendu digu era berean, "edozein industria iharduerak dituela eragin ezkorrak, baina turismo alorrekoak gehiago justifikatu behar izaten direla". Turismoarekin lotutako industria turistikoak Goierrin pisu ekonomiko garrantzitsua duela azpimarratu digu Osinaldek, "ehuneko 8ra iristen da". Goierrik 53.000 biztanle ditu eta turismoari eskainitako 900 ohe.
Kontatu digu Niko Osinaldek gau sargori batean izandako burutazioa dela Goierriri "Basque Highlands" izendapena ematea eta horrela deitzen diote atzerriko azoketan Goierriri buruzko promozioa egiterakoan. Ezin da ahaztu 2015az geroztik "European destinations of excellence" zigilua ere ba duela Goierriko turismoak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/07
Arratsean 51:47
2024/05/07
Mezularia 59:54
2024/05/07
Faktoria 30:04
2024/05/07
Baipasa 174:20
2024/05/07
Kantu Kontari 53:58
2024/05/07
kultura.eus 29:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa