10:19

Faktoria

Eva Ferreira eta Gorka Moreno

'Gustatuko litzaidake ahalik eta babes handiena lortzea partaidetza handi batekin'

Euskara ikasteko duen konpromisoa berretsi du eta iritzi dio eredu ere izan litekeela 'euskara ikasteko berandu dela pentsatzen dutenentzat'

  • Eva Ferreira errektoregaia eta Gorka Moreno Bizkaiko errektoreordegaia

    Eva Ferreira errektoregaia eta Gorka Moreno Bizkaiko errektoreordegaia

    14:45 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kanpainako azken egunean jarri da Euskadi Irratiko mikrofonoaren aurrean Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaia, Gorka Moreno Bizkaiko errektoreordegaiarekin batera. Euskaraz heldu dio elkarrizketari.  Azaldu du larunbatero ari dela joaten euskaltegira bere maila hobetzeko eta legegintzaldia bukatu aurretik euskaraz elkarrizketa oso bat erantzuteko konpromesua hartzen duela berretsi du: 'Euskara ikasteko berandu dela pentsatzen dutenentzat eredu ere izan naitekeela pentsatzen dut'.

Unibertsitaterako zein helburu nagusi duen galdetuta erantzun du  'jasangarritasunerako helburuak unibertsitateko jardun guztien erdigunean jarri nahi' dituztela. Gorka Morenok gaineratu du horrek ezinbestean daramala EHU digitalizaziora, eta pandemia garaian sortu den beharrari erantzun egokia eman behar zaiola. Horrez gain, unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremana sendotzeaz aritu da Moreno: azaldu du, ikerketari bezala, transferentzia sozialari ere garrantzia eman behar diola unibertsitateak, eta finantzaketa ere, etorri behar duela gizartetik, unibertsitateak harentzat ere lan egiten duenez gero.

Proiektu estrategikoen artean, medikuntza eta erizaintza fakultatea aipatu du Morenok. Esan du legegintzaldi honetan emango diotela behar duen bultzada eta 2024-25 ikasturtean nahiko luketela zabalik.

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena