Faktoria
Josu Bujanda
Ertzaintzako buruak azaldu du sare sozialen bitartez atzo Bilbo eta beste hainbat lekutarako egin ziren deialdiaren atzean nor dagoen ikertzen ari direla.
Josu Bujanda, Ertzaintzako burua
Informazio gehiago (2)
"Hemendik aurrera zein indar hartuko duen, kezkatzekoa da, bai", azaldu du 'Faktoria'n Josu Bujanda Ertzaintzako buruak atzo gauean Bilboko Indautxun izan ziren istiluen harira. Azaldu du, Bizkaiko hiriburuan ez ezik, leku gehiagotan ere egin zirela atzo neurri murriztaileen kontrako protestak baina Bilbon bakarrik sortu zirela istiluak, parte hartzen ari zirenak identifikatzera joan zirenean. Ertzaintzako arduradunak jakinarazi du sare sozialen bitartez egin zirela atzoko deialdiak eta ikertzen ari direla deialdi horren atzean nor dagoen.
"Behar beharrezkoa ez bada etxe ingurutik edo herritik ez mugitu"
Bujandak berretsi du gaurtik aurrera hasiko direla Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak betetzen ez dituenari isunak jartzen. Azaldu du, azken egun hauetan egin den pedagogia lanarekin "arauen ardatz nagusiak jendeak barneratuta dauzkala". Onartu du, halere, kasu bereziak konplexuak izango direla baina herritarrei deia egin die kontatutan hartu dezaten "behar beharrezkoa ez bada etxe ingurutik edo herritik ez dela mugitu behar".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Faktoria 24:10
2024/12/23
Argi Ibili 115:41
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa