Faktoria
Jon Azkue
Azkueren esanetan lan zentroetan segurtasuna bermatzea enpresaren ardura da, sindikatuek badute zereana eta "Osalan behar denean laguntzeko dago".
Jon Azkue, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea
Informazio gehiago (2)
Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu duenez koronabirusaren krisia hasi zenetik Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztu diren aldi baterako erregulazio txosten edo ERTEen % 95 onartzen ari dira. Bost eguneko epea du sailak txosten eskariari erantzuteko eta kasurik gehienetan, espedientearen inguruko ebazpena eman ordez, isiltasun administratiboaren bidea da lan saila erabiltzen ari dena onarpena emateko. Atzora arte 23.719 enpresa izan dira eskaria aurkeztu dutenak, eta denak begiratu arren, erantzunik ez dira kasurik gehienetan ematen ari.
Espedienteei baiezkoa emateko irizpide nagusia jarduera mota dela esan du sailburuordeak eta funtsezko gisa hartuta dauden enpresei ez zaiela ERTEa onartzen.
Bestalde, SEPE estatuko enplegu zerbitzuak esandako oinarri hartuta, Azkuek aurreratu du maiatzaren 10ean kobratuko dutela ERTEra jo behar izan duten enpresetako langileek.
Jardunean diren enpresetan segurtasun neurrien jarraipena egiten ari diren galdetuta lan saileko arduradunak azpimarratu du enpresena dela segurtasun legedia betetzeko ardura, eta langile batzordeetako ordezkariek ere badutela zeresana horretan. Osalan, Jon Azkueren esanetan, "behar denean laguntzeko dago, eta enpresaren batean esku hartzea eskatuz gero, joango gara".
Funtsezkoa den jarduera ekonomiko oro ez eteteagatik ELA eta LAB sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren aurka salaketa jarri izana berriz, "exagerazioa" iruditu zaio Azkueri. Bere esanetan "ez da zalantza garaia, batasun garaia baizik. Ez dago gobernurik munduan langileen osasuna dudan jartzen duenik".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
2024/12/23
#-goizak_gaur_1400-# 32:19
2024/12/23
Kirol Legez 26:22
2024/12/23
Goizak gaur 31:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa