Faktoria
Gorka Urtaran
Egoerari aurre egiteko neurriak hartzea dagokiela gogoratu du, eta herritarrei arduraz jokatzea, uneotan etxean geratzea.
Gorka Urtaran
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ez du ezkutatu Arabako hiriburuak bizi duen larritasuna Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Egoera oso dela kezkagarria aitortu du, eta osasun zerbitzuak proban jartzen ari dela.
Koronabirusarekin kutsatutako 500 kasu baino gehiago daude Gasteizen, eta 220 inguru ospitaleetan. Osasungintza alorreko profesionalei miresmena eta esker ona adierazi dizkie.
Espainiako armadak Arakan kanpaina-ospitalea jartzeko adierazi duen asmoaren berririk ez dutela jaso udalean esan du, eta osasun agintariei dagokiela laguntza hori beharrezko den ala ez erabakitzea. Premiazkoa bada, edozein laguntza ongi etorria dela adierazi du.
Gasteizko Udalaren gizarte zaintzako zerbitzuei eusten diela jakinarazi du Urtaranek, besteak beste, etxez etxeko zerbitzuari, horretarako beharrezko babes neurriak hartuta. Udaleko garbiketa zerbitzua indartu egin dute, bai kaleetan eta bai udal egoitzetan birusaren transmisioa zailagoa egiteko. Urtaranek, hala ere, gogoratu du neurri hauek izan behar dutela herritar guztiek hartu beharreko arduraren osagarri, eta uneotan arduratsu jokatzea etxean geratzea dela azpimarratu du.
Hirian garraio publiko erabiltzaileak %80 baino gehiago murriztu ondoren, Tuvisa enpresa publikoak aldi baterako lan erregulazio espedientea edo ERTEa proposatu du beharginentzat, lanpostuak mantenduz eta soldata osorik kobratzeko osagarria aginduta. Gaur emango dio enpresa batzordeak zuzendaritzak egindako proposamenari erantzuna eta alkateak espero du aldekoa izatea, ezinbestean zerbitzu publikoa uneko premietara egokitu behar delako.
EUDEL elkartetik proposamen sorta egin zaie udalerriei, koronabirusaren ondorio ekonomikoak leuntzeko zerga egutegia malgutu dezaten, edota osasun langileentzako TAO aparkaleku mugatuak indargabetzeko. Urtaran Eudeleko presidente ere bada, eta dio ez dakiela oraindik zenbaterainoko aplikazioa duten proposamen hauek, baina udalek ere ahal duten neurrian lagundu egin nahi dutela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa