09:28

Faktoria

Manu Aierdi

'Tramitazio guztia martxan da eta azkar espero dugu hondamendi izendapena'

Nafarroako jarduneko presidenteordeak ez du baztertu ostiraleko ministro kontseiluan bertan onartzea. Alerta protokoloak aztertu egingo dituzte, baliabide teknologikoak zorroztu litezkeen ikusteko.

  • Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako jarduneko presidenteordea

    Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako jarduneko presidenteordea

    6:28 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomirako jarduneko presidenteordeak Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri jakinarazi dionez, lehendik duten esperientziatik abiatuta ari dira asteleheneko uholdeen osteko laguntzak bideratzeko lanean. Koordinazioa ondo ezarria dagoela azaldu du eta Espainiak Nafarroan duen ordezkariak tramiteak azkarrak izango direla agindu diela. Aierdik ez du baztertu ostiral honetako ministro kontseiluan bertan onartzea izendapen hori: 'Ea ba!', azaldu du.

Bitartean, Nafarroako Gobernuari dagozkion neurriak aktibatzen hasi direla azaldu du Aierdik. Azpiegiturei dagokionez zehaztu du, adibidez, N-121 A errepidea, gehienez ere, bi hilabeteko epean lehengoratuko dutela. Gehitu du oraindik goiz dela kalteen zenbatekoa zehazteko eta kontaketan hasi berriak direla. Denbora hartuta egingo dute, baita ere, alerta sistemaren protokoloaren berrikusketa. 'Teknika eta teknologia iristen da iristen den lekura arte. Teknologikoki ez da posible pronostikatzea zenbat ur eroriko den zehazki, zein lekutan eta zein ordutan. Oraindik zorroztasun gehiago izateko, gehiago aurreratu beharko dugu, teknologikoki ahal bada behintzat. Aztertuko dugu poliki, ahal bada, hobetzeko. Denbora beharko da', adierazi du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena