10:29

Faktoria

Uholdea Tafallan

'Larri bizi izan dugu gaua ibaiari begira'

Iñigo Urzain, Kepa San Martin eta Garazi Arrula tafallarrek uholdea nola bizi izan duten eta herria nola dagoen azaldu digute.

  • Tafalla. Argazkia: Iñaki Guridi

    Tafalla. Argazkia: Iñaki Guridi

    13:23 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Angustiosoa" izan da. Hitz horrekin laburbildu du Garazi Arrula tafallarrak 'Faktoria'n Zidakos ibaiak eragindako uholdean bizitakoa. Egoitza Tafallan duen Txalaparta argitaletxeko langilea da bera, eta egoitzan harrapatu zuen unerik larrienak. Hala ere, etxera oinez joateko modua izan zuen. Bere ama, berriz, autobus batean, ibai baten erdian harrapatuta egon zen Puiun ordu luzez.

Iñigo Urzainen etxean lehen solairuraino sartu da ura, eta oso larri pasa dute gaua, leihotik begira, ura berriz sartuko ote zen beldurrez. "Ibaiak eramaten zituen kotxeak eta ura", besterik ez omen zuten ikusten.

Kepa San Martin tafallarra geografo eta klimatologoa da. Gertatua "triste eta gogorra" izan dela azpimarratu du, eta aipatu du, alerta laranjan zeuden arren, hirukoiztu egin dela, eta 95 litro jaso dituztela 5 orduan. Gainera, San Martinek esan digu Zidakos ibaiak bailarako ur guztiak eramaten dituela, eta Baldorba inguruko puntu batean 150 litro ere izan zirela. Ur kopuru izugarri horren pilaketak eragin omen zuen uholdea, geografoaren arabera. Beste baterako, erreka hobeto kontrolatu eta medioak jarri beharko lirateke haren ustez, uholdea oso azkar gertatzen baita, eta lehenago urratsak egin ezean ez baitago modurik egoerari aurre egiteko.

Hiru elkarrizketatuek herritarren "elkartasuna" nabarmendu dute. Izan ere, auzokideak berehala atera dira kalera, palak eta bestelako tresnak eskuan hartuta, kaltetuei laguntzera. Betiko Tafalla "auzolanean" berreskuratuko dutela diote.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena