10:21

Faktoria

Maddalen Iriarte, EHBildu

'Hipokrisia kanpoan utzi behar du PSOEk, gurekin negoziatu du leku askotan'

Maddalen Iriarte, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du ez duela onartzen sozialistek Nafarroan eta Estatuan jarri nahi dioten betoa.

  • Maddalen Iriarte, EH Bildu

    Maddalen Iriarte, EH Bildu

    21:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi sozialistak, Nafarroan zein Estatu mailan, jakin dezala, 'EH Bilduk telefonoa eskutan hartuta duela', PSOEren deia erantzuteko. Maddalen Iriarteren, EH Bildu koalizioak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen hitzetan, 'hipokrisia kanpoan uzteko garaia' iritsi da.

Iriartek 'Faktoria'n gogoratu du, 'leku askotan' sozialistek beraiekin hitz egin eta akordioak itxi dituztela; beraz, ez du onartzen Nafarroan eta Estatuan jarri nahi dioten betoa. Pedro Sanchez Espainiako presidentegai sozialistaren inbestidura saiora begira, hemendik gutxira argituko du zer jarrera hartu duten. 'Esquerra Republicarekin adostuko dugu gure botoa' zehaztu du Iriartek, gaineratuz 'arduraz jokatuko dutela, Sanchezek zer eskaintzen duen' entzun nahi dutela baina, euren jarrera ez dela 'blokeoarena' izango.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena