Faktoria
Pedro Azpiazu
Ogasun eta Ekonomia sailburuak nahi lituzke aurrekontu berriak, baina kontrako agertokia ez litzatekeela larria dio.
Informazio gehiago (2)
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta ekonomia sailburuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, ez da erreala EH Bilduk pentsio baxuenak igotzeko aurrekontuen bidez egin duen eskaria. Bere esanetan, Madrilen dago pentsioen arazoa konpontzeko giltza, eta Jaurlaritzak ez du ez konpetentziarik, ez dirurik, gai horri heltzeko. Diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez ikusten du egon daitekela pentsiodun batzuen egoera hobetzeko moduren bat, baina ez arazoari soluzio orokor bat ematekoa. Bere esanetan, pentsioen arazoa Jaurlaritzak konpontzeko eskatzea, jendea engainatzea da.
Enplegua sustatzeko EH Bilduk proposatu dituen neurrien inguruan aldiz, Azpiazuk ikusten du koalizioarekin akordioak lortzeko modua. Bihartik aurrera Legebiltzarrean aurkeztuko dituzte Jaurlaritzako sailburuek euren sailei dagozkien aurrekontu proposamena, eta behin zehaztasun horiek ezagututakoan Azpiazuk esan du oposizioko alderdi guztiei egingo diela batzartzeko deia.
Aurrekontuak onartu nahi lituzke Jaurlaritzak, baina ogasun sailburuak argi dio onartuko ez balira ere ez litzatekeela egoera jasanezina izango, eta herritarrek ez luketela euren zerbitzuetan igerriko. Jaurlaritzaren aurrekontu erregimena malgua dela dio, eta diru partidak batetik bestera mugitzeko modua egongo litzatekeela.
Espainiako aurrekontuei dagokienez, Azpiazuren esanetan, onartuko ez balira ez du uste Euskadin ondorio handirik izango litzatekeenik.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
zidorrean 52:30
2024/12/23
Katedra 53:50
2024/12/23
Arratsean 52:48
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa