Ziraunari segika

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Ziraunari segika

Gernikara musika talde gazte bat ezagutzera joan gara, "Ziraun" taldea. Asier Morales gitarra-jotzaileak esan digu izugarri gustuko dutela irratia eta musikaren zabalkunderako indar handia izaten jarraitzen duela komunikabide honek. Taldearen izenari erreparatuta, ziraunari buruzko argibide eske jo dugu Aranzadira, Iñaki Sanz Azkue herpetologoarengana, "sugea ez den" baina suge itxura duen narrastiari buruzko kondairak eta esaerak eman dizkigu. Eta saioa ixteko berriz ere Asier, eta haren eskutik, Gasteizko Miguel de Cervantes ikastetxe publikoko Ariznabarra Eskola Irratia ezagutzera joan gara. "Ahotik belarrira" irratsaioa egiten duten Lehen Hezkuntzako ikasleen artean etorkizuneko esatarien bila jardun gara.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena