Irratizale amorratuak

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Irratizale amorratuak

Irratia pasioz eta gustuz entzuten duten hiru lagun izango ditugu. Euskal Herrian inolako aurkezpenik behar ez duen Patxi Zabaleta hasteko. Bere abokatu despatxuan hartu gaitu, eta bere ibilbide politikoa errepasatu aurretik Euskadi irratiari dion estimua garbi geratu zaigu. Gogoratu ditugu Goizean Behin saioko solasaldi politikoetan parte hartzen zueneko bizipenak. Juanjo Pujana eta Joseba Arregi izan zituen hastapeneko solaskide, eta azken honekin pentsakeran alde handia izanda ere, bien artean izan zen errespetuzko harremana ekarri digu gogora. Euskadi Irratian ari garenoi aholkuak ere eman dizkigu Zabaletak. Patxiren ondoren, beste bi entzule aipagarri: Maria Jesus Iarza, lanbidez itzultzaile izana eta bere burua "euskararen aktibista txiki" gisa definitzen duena, eta bukatzeko, kontu-kontari aritu gara Mikel Erkiagarekin, eta honek Supertramp taldekoekin eta Leonard Cohenekin izandako zuzeneko harremanaren berri eman digu.

 

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena