Martinek alabari utziko dion mundua

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Martinek alabari utziko dion mundua

Urte asko eman zituen Martin  Barriusok Euskadi Irratiko solasaldietan (Goizean Behin, Mezularian…) aktualitate politiko eta soziala aztertzen; irratia, komunikabide gisa izugarri estimatzen du, gazte zela irrati libreetan ibili zen saioak egiten. Garai haiek gogoratu ditugu eta gaur egungo bere kezka azaldu digu, munduak kontsumoari dagokionez daraman neurririk gabeko bidea. Martinen ustez, gutxiago eta "beste modu" batean kontsumitu beharko genuke, munduak dituen baliabideaK alferrik ez galtzeko. Martinek esandakoen haritik, bigarren eskuko arropak saltzen dituen Bilboko Koopera dendara arrimatu gara. Eta gainera, bidaiatzerakoan ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako kezkarik ba ote dugun galdetu diegu Tolosako Mira agentziakoei.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena