Aita-semeak… irratian daude

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Aita-semeak… irratian daude

Gatibu taldeko gitarrista Haimar Arejita eta bere aita, Fidel Arejita elkartu ditugu Munitibarren. Abiapuntua Euskadi Irratia izan da, eta irratia entzuteko aita-semeek betidanik izan duten zaletasuna. Fidel erretiratuta dago, baina bizi osoan lanbide heziketako irakasle izan da, eta Gernikan bere eskutik elektrizitate ikasketak egindakoak gogoratu ditugu. Gernikako bonbardaketa ere oroitu dugu, 1987an, 50 urte bete zirenean antolatu ziren ekitaldien antolatzaile izan zelako. Haimar haurra zen orduan, baina akorduan du Gernikara arrimatutako jendetza garai hartako rock talderik ospetsuenak entzutera. Eta nola ahaztu Gatibu taldearen ibilbide ospetsua.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena