Aitona eta biloba irratiak lotuta

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Aitona eta biloba irratiak lotuta

Euskadi Irratiaren hastapeneko garaietan Xarlo Etxezaharreta futbol partida historikoen kontakizuna egiten aritu zen Iñaki Elorzarekin batera, tartean, 1984an Athleticek eta Realak San Mamesen jokatu zuten partida. Derbi hartan talde zurigorriak Liga eskuratu zuen, eta pozaren pozez zaleek San Mameseko hesiak gainditu eta zelaira egin zuten salto. Xarlo berdegunean zen irratiko mikrofonoa eskuetan. Momentu hura gogoratu dugu bere eskutik, eta alboan, Xarloten biloba, Patxi Vrignon kirol kazetaria; aitona bezala hau ere Euskadi Irratian aritutakoa, kasu honetan kirol solasaldian. Biekin egin dugu hitzordua Hazparneko Xuriatea jatetxean. Bide batez herria ezagutu dugu eta sartu-irtena egin dugu Hazparnen egoitza duen Radiokultura.eus irratian.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena