Gernikan Onintza eta Maitederrekin

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Gernikan Onintza eta Maitederrekin

Kazetari, zutabegile, telebistan aurkezle, bertsolari… eta gainera baserritarra ere bada Onintza Enbeita. Astelehenero joaten da Gernikako azokara baserriko produktuak saltzera eta haren eskutik azokaren asteroko martxa ezagutu dugu. Azokatik atera eta oinez abiatu gara Gernikako Segundo Olaeta musika eskolara. Maiteder Olano musika irakaslearekin egin dugu hitzordua bertan. Maiteder duela urte batzuk ezagutu genuen, Asier Villalibrek Athleticen garaipenak ospatzeko tronpeta jotzeari ekin zionean; Asierren txistu irakasle izan zen Maiteder eta bere gelatik pasatakoak dira beste hainbat ere, adibidez, Jon Malaxetxebarria orkestra zuzendaria. Saioan zehar Joseba Tapia ere agertuko da. Zergatik? Egin klik eta entzun zergatia.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena