Errebal, Unzaga, Astelena, Ipurua eta Arrate

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Errebal, Unzaga, Astelena, Ipurua eta Arrate

Eibarko bost toki horiek eta beste hainbat aste honetako saioan. Krisi ekonomikoei aurre egiten eta gaurregungo hizkeran etengabe "berrasmatzen" jakin izan duen herrira joan gara. Maite Arroitajauregi, Mursegoren aitonak Errebal kalean zuen oinetako dendara joan gara. Koldo Goenagak Eibarko Astelena frontoitik irratiz egindako pilota erretrasmisioak ekarri dizkigu gogora. Unzaga plaza historikoan topatu ditugun eibartarrek herriaren bertute eta akatsez hitzegin digute. Jesus Gutierrezek Ipurua futbol-zelaia gerra zibileko hondakinen gainean eraikitakoa dela kontatu digu. Eta herrian bertan ibili ondoren, txirrindularien antzera maldan gora abiatu gara, Arrate Irratiko Bernardo Ibarrarekin hitz-aspertua egiteko.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena