Roberto, Idoia, Mari Karmen eta Jonan

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Roberto, Idoia, Mari Karmen eta Jonan

Roberto Etxebarria soinujoleak eta Idoia Markaida panderojoleak Gatikako bere lokalean hartu gaituzte. Trikitixa jotzen nola hasi ziren kontatu digute eta nola makina bat ikasle gazteri erakusten dieten soinu txikia eta panderoa jotzen. Robertok 40 urte daramatza oholtza gainean eta urteurrena behar den bezala gogoratzeko 40/04 proiektua abiatu du, bere alboan aritutako lau belaunaldi desberdinak bilduz. Euskadi Irratira maiz etortzen zen Roberto, Mari Karmen Odriozolak aurkezten zuen "Auspo zahar soinu berri" saiora, eta horrek aukera eman digu Mari Karmenekin berriketan aritzeko. Euskadi Irratira iritsi aurretik Radio San Sebastian irratian aritu zen bera, eta irrati horretan hain justu hasi zituzten 1932.urtean euskarazko lehen irratsaioak. Saio haietan aritutako Ander Arzelusen bilobak, Jon Andoni Zinkunegik eman digu historiako lehen esatari haien berri.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena