Iñaki Elorzaren “Donostia”

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Iñaki Elorzaren “Donostia”

Euskadi Irratiko kirol arduradun izandako Iñaki Elortzaren eskutik oinez ibilbidea egin dugu Donostian. Atxotxako futbol-zelaia zegoen tokira joan gara lehendabizi eta irratiz futbol partidak ematen hasteko Jazinto Setienek eman zion bultzadaz aritu zaigu. Hurrengo geldialdia Atano Hirugarrena pilotalekuan egin dugu, eta gertaera historiko bat etorri zaigu akordura: Joseba Elosegik Francoren aurrean  bere buruari su eman eta nola egin zuen salto harmailetik. Eta bukatzeko, Donostiako Prim kalera joan gara, bertan izan zelako orain dela 40 urte irrati eta telebista aurkezleak trebatzeko eskola; oso gogoan du Iñaki Elorzak eskola hartan Xabier Letek eman zien ikastaroa.

imagen player
imagen player
imagen player
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena