Baipasa
ELKARRIZKETA
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Donostiako Itzurun Konpartsak egunero du hitzordua Donostiako kaleetan herritarrekin. Zortzi ibilbide desberdin dituzte Aste Nagusian eta jarraitzaileak ere atzetik egunero. Lekualdatze batean izan da Euskadi Irratia, eta Iñigo Arzallus konpartsakidearekin aritu gara hizketan.
Donostiako Itzurun konpartsaren lekualdatzean izan gara, erraldoien eta buruhadien atzetik
Arratsaldeko seietan irteten dira egunero-egunero Donostiako Itzurun Konpartsako buruhandiak eta erraldoiak hiriko kaleak girotzera, eta horiekin batera jarraitzaile andana. Su artifizialen ondotik, Itzurun Konpartsak mugitzen du jende gehien Donostiako Aste Nagusian, halaxe kontatu digu Itzurun Konpartsako zuzendaritza taldeko kide den Iñigo Arzallusek.
Euskal Herriko herri askotan dantzatutakoa da Arzallus, baina Donostiako erraldoiek duten berezitasunaz ere hitz egin digu; Euskal Herriko erraldoirik altuenak dira, eta garaierak pisuan ere eragina du. Horrekin batera, egunero-egunero zortzi egunez hitzordua mantentzeak esfortzu fisiko handia dakarrela dio. Hori bai, merezi ote duen galdetuta, erantzuna argia da. "Azken urteetan jarraitzaile kopurua nabarmen hazi da, haurrek gure dantzak dantzatzen dituzte eta erraldoiez jantzita datoz egunero. Izugarria da egunero kalean bizi duguna", aitortu du Iñigo Arzallusek.
Taldearen baitan aldaketa aro berri batean murgilduta daudela ere kontatu digu: "Orain herritarrak gure artean sartzen dira, ez da kalejira soil bat, parte-hartzea erabatekoa da eta hori guretzat oso aberasgarria da".
Arratsaldeko hitzorduetarako prestaketa-lanez ere aritu gara konpartsakidearekin. Izan ere, Itzurungo buruhandi eta erraldoiek arratsaldez lan egiten badute ere, goizean lekualdatzeak egitea egokitzen zaie taldekideei. Horietako baten lekuko izan da Euskadi Irratia.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/01
Ekosfera 56:27
2024/05/01
portobello 116:17
2024/05/01
Hiru erregeen mahaia 6:05
2024/05/01
Kirol Legez 29:03
2024/05/01
#-goizak_gaur_ab-# 30:44
2024/05/01
Goizak gaur 30:44
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa