10:58

Baipasa

On Ekin

Katarroa ekiditeko erremedioak eta glutenik gabeko San Blas opilen errezeta

On Ekin nutrizioa zentroko Andrea Larreak eztarria zaintzeko hainbat erremedio naturalen berri eman digu. Gainera, glutenik jan ezin dutenentzat San Blas opila nola prestatu azaldu digu.

  • san Blas opilak

    san Blas opilak

    12:50 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

San Blas egunean Abadiñon tradizioa izaten dute eztarriko min eta katarroei aurre egiteko 9 egunez kordela jantzita eramatea eta egun horiek igarota erretzea. Hori lotuta, On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak, gure sistema immunologikoa egoki egoteko egokiena¡, beste gauza batzuen artean, elikadura orekatua dela azpimarratu du "Baipasa"n.

Interneten katarroaren kontrako erremedioen bilaketa egingo bagenu, hainbat itopatuko genituzke:

-Limoi azala gehitu infusio, plater, etab.
-C bitamina suplementuak.
-Baratxuria gordinik.
-Irabiatuberdeak gehitu elikaduran.
-Hidratazioa zaindu.
-Jengibre infusioak.
 

Larreak aipatu duenez, bereziki badaude zenbait bitamina eta mineral gure defentsa edo sistema immunologikoarekin lotura dutenak, esaterako C, A, bitaminak. C bitamina batez ere fruta zitrikoetan aurkitu dezakegu eta A bitamina karotenoide forman adibidez kolore laranja duten barazkietan (azenarioa, boniatoa, kalabaza…). Kontua berez, sasoian sasoiko produktuak kontsumituta eta barazki eta frutetan oinarritutako elikadura patroi bat jarraitzen badugu, lekale, fruitu lehor, haragi, arrautza, arrain iturriekin konbinatuta, beharrizan horiek betetzen ditugula ziurtatuko dugu.

Bestalde, San Blas eguneko opilak jan ezinikgeratzen dira askotan zeliakia edo glutenarekiko intolerantzia dutenek, eta horiei zuzendutako bi errezeta proposatu ditu:

-Arto irinarekin edo glutenik gabeko irin bereziekin prestatutako San Blas opilak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena