10:19

Amarauna

Trenbide zuriak

Euskal trenbideak zuriz margotzen hasi dira beroari aurre egiteko

Gorka Otaegi | EITb Media

Hemendik aurrera, trenbideetako errailak zuriak izango dira Euskal Herriko zenbait puntutan. Euskal Trenbide Sarea trenbideak zuriz margotzen hasi da iazko udako bero-boladek errailak deformatu eta istripua eragin zutela eta. ETSko ingeniaritza arduradun Javier Astarloak kontatu digu Diorama atalean

  • Beroak trenbidea deformatu eta istripua eragin zuen Donostialdeko Topo edo metroan

    Beroak trenbidea deformatu eta istripua eragin zuen Donostialdeko Topo edo metroan

    17:05 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iazko uztailean, "garrote" batek istripua eragin zuen Donostialdeko Topo edo metroan. Trenbideko langileek hala deitzen diete beroaren eraginez errailetan sortzen diren deformazioei. Horrelakoak ekiditeko, Euskal Trenbide Sarea errailak zuriz margotzen hasi da puntu batzuetan. Oier Martinez Violet mugikortasun adituarekin batera, xehetasun guztiak azaldu dizkigu ETSko mantenu operatibo eta ustiapenaren ingeniaritza arduradun Javier Astarloak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena