Bilbo
Elkartasuna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ekainaren 30a arte egongo da ikusgai, Indautxuko eta Moyuako geltokietan.
Estropatadaren erakusketaren inaugurazioa. Argazkia: The Walk On Project
Bilboko Metroak Estropatada ekimenari buruzko argazki erakusketa bat hartuko du ekainaren 30a arte. Indautxuko eta Moyuako geltokietan dago ikusgai.
Mikel Renteria The Walk On Project plataformako (Estropatada sustatzen duen elkartea) arduradunak gogorarazi du elkartasun ekimen horrek hiru edizio daramatzala jada, eta urte horietan argazki pilo egin direla. "Onenak bildu nahi izan ditugu, badakigulako herritarrek argazki harrigarriak egin dituztela. Hautaketa zaila izan da, argazki asko oso bereziak direlako", adierazi du.
Argazki erakusketaz gain, Ansioko geltokian 5 metroko ahate bat jarri dute, eta geltokietan bidaia-txartelak gordetzeko 25.000 funda banatuko dituzte.
Laugarren edizioa, ekainaren 26an
Festa solidario honen laugarren edizioa ekainaren 26an egingo dute.
"Disfrutatzea izango da helburua. Programa aberatsa antolatzen ari gara: kontzertuak, umeentzako tailerrak, gastronomia eskaintzak...", laburbildu du Mikel Renteriak.
Bildutako diru guztia endekapenezko gaixotasunen ikerketara bideratuko dute.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa