19:50

Bilbo

ELKARTASUN EKIMENA

Estropatadak Bilboko itsasadarra hartuko du berriro, ekainaren 26an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lasterketan bildutako irabaziekin WOP Fundazioak endekapenezko gaixotasunak ikertuko ditu. Lehiaketaz gain, WOPek hainbat jarduera antolatu ditu festarako.

  • Parte hartzeko ticketak webgunean edo Kutxabank kutxazainetan erosi daitezke. Argazkia: EITB.

    Parte hartzeko ticketak webgunean edo Kutxabank kutxazainetan erosi daitezke. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laugarren urtez jarraian, The Walk On Project (WOP) Fundazioak WOP Estropatada Solidarioa egingo du ekainaren 26an Bilboko itsasadarrean. Itsasadarra milaka WOP ahate horiz beteko da aurten ere WOP lasterketan. Lehiaketa geolokalizatua izango da, eta hainbat berritasun ekarriko ditu.

2016ko WOP Estropatada Bilboko itsasadarrean ospatuko da, eta denetarik izango du: familientzako jarduerak, puzgarriak, kontzertuak, eskaintza gastronomikoa… WOP Fundazioak endekapenezko gaixotasun neurologikoak ikertzera bideratuko ditu ekimen horren bidez bildutako irabaziak.

Lasterketan parte hartu nahi duen orok ahate-txartela erosi beharko du (5 euro) ekimena babesten duten saltokietan, webgunean edo Kutxabank sarean. WOPek Bilbon duen bulegoan ere eros daitezke.

Lasterketan parte-hartzeko modua

WOP ahate guztiek txip identifikatzaile bat eta kodea dituzte. Ahatearen kodea txartelean agertzen da. Horrela, parte-hartzaile bakoitzak zuzenean jakingo du, GPS teknologiaren eta webgunearen bidez, bere ahatea zein postutan dagoen.

Bestetik, euren lagunekin edo enpresa, ikastetxe zein elkarte bateko kideekin parte hartu nahi dutenek WOP ahate erraldoi bat eskura dezakete, eta hura pertsonalizatu eta diseinatu. Lasterketaren ondoren, parte-hartzaileek probak antolatuko dituzte ahate erraldoi horiekin.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena