Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

07:01

Udalen osaketa

M28

Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.

  • 28M Hauteskundeak. Irudia: EITB MEDIA.

    28M Hauteskundeak. Irudia: EITB MEDIA.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

M28aren atarian, hauteskunde-kanpainaren azken txanpan murgilduta daude indar politikoak. Izan ere, botoa mobilizatzeko eta zalantzati daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur udal eta foru hauteskundeei begira, tokiko erakundeetan eta Batzar Nagusietan duten ordezkaritza handitzeko.

Egungo egoera kontuan hartuta, jeltzaleek eta sozialistek koalizioan gobernatzen dituzte hiru lurralde historikoetako Foru Aldundiak.

Bestalde, eta datuei erreparatuz, EAJ eta EH Bildu dira EAEn alkate gehien dituztenak: 122 eta 83, hurrenez hurren. Atzetik, PSE-EEk 11 ditu, eta PPk 2, Araban. 

EAJ

Maiatzaren 26an, ostirala, Euzko Alderdi Jeltzaleak amaitutzat emango du bere kanpaina, 20:00etan, Bilboko Areatzan egingo den ekitaldian. Bertan, udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburu guztiek parte hartuko dute, Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu eta Unai Hualderekin batera.

EH Bildu

Koalizio abertzaleak Donostiako Boulevard zumardia aukeratu du hauteskunde-kanpaina amaitzeko. Ekitaldian, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre bilduko dira, 18:30ean.

PSE-EE

Gasteizen egingo dute sozialistek kanpainaren amaiera, 18:30ean, Memoriaren plazan. Azken mitin horretan, Cristina Gonzalez, Maider Etxebarria eta Eneko Andueza izango dira.

PP

Popularrek ere, Euskadiko hiriburua aukeratu dute topagune gisa. Ekitaldian, Carlos Iturgaiz, Iñaki Oyarzabal eta Ainhoa Domaica izango dira, 18:00etan, Floridako kioskoan.

Podemos Euskadi

Ezkertiarrek ere, amaiera emango diote hauteskunde lehiari, 18:00etan, koalizioko hautagaiek Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea buru dutela.

Nafarroa

Hauteskunde-kanpaina Nafarroan ere amaituko da ostiralean, eta Presidentetzarako hautagaien itxiera ekitaldiekin amaituko da. Hain zuzen ere, hauek dira gaurko ekitaldi nagusiak:

- PSN: Kanpaina ixteko ekitaldi nagusia (19:00, Baluarte)

- EH Bildu: Abertzaleen kanpaina ixteko ekitaldia, Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako hautagaiekin (19:30, Tres Reyes hotela)

- UPN: Kanpaina ixteko mitina (19:30, Queiles pasealekua)

- Geroa Bai: Kanpaina ixteko ekitaldia (19:30, Udaletxe plaza)

- Zurekin Nafarroa: Kanpaina ixteko mitina (19:30, Tutera)

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena