Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

13:43

Udalen osaketa

AURREKANPAINA

"Tokikoaren balioa" aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek, "Euskadi bidezkoagoa" eraikitzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Aliantza Berdea taldeek osatzen duten koalizioak ekitaldia egin du Donostian, eta euren programako 25 neurri nagusiak biltzen dituen dokumentua aurkeztu dute.

  • Donostia, gaur

    Donostia, gaur

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Tokikoaren balioa" aldarrikatu du gaur Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Aliantza Berdea taldeek maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeei begira eratu duten koalizioak. Esan dutenez, tokikotasunetik "Euskadi bidezkoagoa eta demokratikoagoa" eraiki daiteke.

Donostiako Aquariumean egin duten ekitaldian, koalizioak adostu duen dokumentu nagusia aurkeztu dute. Bertan, hauteskunde-programako 25 neurri nagusiak daude bilduta. Alor ezberdinetako eragileen ekarpenekin osatu dute dokumentua.

Ezkerreko koalizioa osatzen duten talde guztietako ordezkariak igo dira oholtzara azalpenak ematera. Hala nola, han izan dira Victor Lasa, David Nuño, Alba Garcia, Lorena Vicioso, Leticia Jimenez, Lidia Ucher eta Israel Escalante.

"Gertutasuna" dela euren programaren ardatza esan dute aurkezpenean. Herritarren "benetako beharrei" erantzunak ematea dela euren helburua nabardu dute, eta horretarako tokiko erakundeen garrantzia eta herritarren parte-hartzea bultzatuko dituzte.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena