Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

14:18

Udalen osaketa

Kanpainaurrea

"Aldaketak" nahi dituen Gipuzkoa baterako "oreka berria" eskaini du EH Bilduk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, "lurraldearen baldintzak hobetzeko eta gizarte gisa aurrera egiteko prest dagoen aukera politikoa gara".

  • Gipuzkoarako ''oreka berria'' eskaini du Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE

    Gipuzkoarako "oreka berria" eskaini du Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoarako "oreka berria" eskaini du Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak, lurralde horretako herritarrak "aldaketa politikoen" eske daudelako. Arrasaten izandako hauteskunde-ekitaldi batean izan da Iriarte. EH Bilduko ahaldungaiak azpimarratu duenez, gipuzkoarren % 50k "beste alderdi politiko bat nahiago du Gipuzkoako Aldundian, % 66k aldaketa politikoak nahi ditu eta % 76k politika egiteko eta ulertzeko beste modu batzuk babesten ditu".

"Horren aurrean, pentsamolde hori duen gehiengo horri mezu argia helarazi nahi diegu: lurraldearen baldintzak hobetzeko eta gizarte gisa aurrera egiteko prest dagoen aukera politikoa garela", adierazi du.

Iriarteren hitzetan, "gipuzkoarren gehiengoaren beharrak defendatzeko eta babesteko momentua da eta, politika publikoen bidez, euren eguneroko beharrak konponduko ditugun benetako bermeak behar dituztelako".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena