Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

23:45

Udalen osaketa

M26

EAJk irabazi eta PPk jipoia jaso du Gasteizen

eitb.eus

PPk lehen postua galdu du, eta Arabako hiriburuko laugarren indarra izatera igaro da. PSE-EEk bigarren postua eskuratu du, eta EH Bildu hirugarren tokian geratu da.

  • Gasteizko emaitzak.

    Gasteizko emaitzak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu udal hauteskundeak Gasteizen, PSE-EEren eta EH Bilduren aurretik. Horrela, Gorka Urtaranek emaitza onak lortu ditu Arabako hiriburuko alkate izateko beste lau urtez.

EAJk botoen % 23,64 lortu ditu, eta, ondorioz, 7 zinegotzi izango ditu, 2015ean eskuratu zituenak baino 2 gehiago. Horrela, jeltzaleek sozialistek eta koalizio abertzaleak baino ordezkari bat gehiago eskuratu dituzte, eta Gorka Urtaran alkateak kargua berretsiko du.

PSE-EEk botoen % 21,37 eta 2 zinegotzi gehiago lortu ditu. Maider Etxebarriaren hautagaitza bigarren indarra da orain, 6 zinegotzirekin.

EH Bilduk botoen % 20,54 eskuratu ditu, baina Miren Larrionek buru duen koalizioak ezin izan du garaipena eskuratu. 6 ordezkari lortuta, abertzaleek aurretik zuten zinegotzi kopuru bera lortu dute.

PPk jipoia hartu du Arabako hiriburuan, eta lehen alderdia izatetik laugarren indarra izatera igaro dira, botoen % 18,5ekin. Leticia Colmeronen alderdiak 4 zinegotzi galdu ditu, eta 5 ordezkarirekin geratu da.

Fernando Lopez buru duen Podemos-Ezker Anitza-Equo koalizioak Sumando-Hemen Gaudek eta Irabazik zituzten 3 zinegotziak izango dituzte Gasteizko Udalean, botoen % 9,86 lortuta.

Emaitzak Arabako udalerri nagusietan

Laudion, EAJk EH Bilduri kendu dio lehen postua, 7 zinegotzi lortuta. EH Bildu bigarrena izan da, 5 zinegotzirekin. OMNIA plataformak 3 zinegotzi eskuratu ditu, eta PSE-EEk, 2.

Amurrion, EAJk 8 zinegotzi eskuratu ditu, EH Bilduk baino bat gehiago. PSE-EEk eta Orain Amurriok zinegotzi bana lortu dute.

Agurainen, EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 7 zinegotzirekin. EH Bilduk 6 eskuratu ditu.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena