Hauteskundeak 2023 - EITB

hauteskundeak

10:35

hauteskundeak

Hauteskundeen balorazioa

Amaia Martinez: "Beti izan dugu itxaropena, inkestek gure alde egiten ez zuten arren"

eitb media

Voxeko legebiltzarkideak Radio Euskadiko Boulevard saioan hitz egin du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertzeko.

  • Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea

    Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Radio Euskadiko Boulevard saioan hitz egin du astelehen honetan, igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertzeko.

Martinez, "pozik, erdizka" agertu da. Argitu du pozik daudela 2020ko hauteskundeetan lortu zuten eserleku horri eusteagatik, inkesten arabera galdu egingo baitzuten. Gainera, alderdiak Euskadin izan duen hazkundea "garrantzitsua" izan dela ere azpimarratu du. "Itxaropena izan dugu beti, nahiz eta inkesten arabera Suma eta Podemos Euskadiren azpitik gelditu", adierazi du.

Hala ere, emaitzekin ez direla erabat konformatzen esan du, "separatismoak hautestontzietan berriro irabazi duelako".

Legegintzaldi berrian alderdiaren helburuak zeintzuk izango diren galdetuta, Martinezek esan du "berriro oposizioa izatea" izango dela, eta "beste alderdi batzuek egiteko asmorik ez duten baina benetan herritarrak kezkatzen dituzten gaiak ateratzea, hala nola Osakidetza, legez kanpoko immigrazioa eta segurtasuna".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena