Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

22:26

Hauteskunde Orokorrak A10

EAE - 7. eguna

'Estatuak eskubideei egindako erasoen' aurka borrokatuko da EH Bildu

agentziak

EAJk AHTaren alde "estutzen jarraituko" duela hitzeman du, PSE-EEk ultraeskuinaren mehatxua azpimarratu du, Elkarrekin Podemosek birzentralizazioa kritikatu du, eta PPk automobilgintza babetu du.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuak adierazi duenez, EAJk "estutzen" jarraituko du Abiadura Handiko Trena (AHT) Euskadira iristeko Gobernu zentralak "konprometitutako" datak "bete" ditzan, baina ohartarazi du beharrezkoa dela "EAJk ordezkaritza sendoa izatea Madrilen, Gobernuari gogorarazteko".

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegiturako sailburuarekin batera, Jundizko industrialdean, inbertsioei eta ureztatzeei buruz egindako ekitaldian, Estebanek defendatu du EAJren euskal agendak 126 proposamen "zehatz" dituela "Euskadin bizi direnen interesekin".

Hala ere, aitortu du "oraindik gai asko daudela Madrilen menpe, edo Madrilgo erabakiek eragina" izan dezaketela euskal eskumenetan. Hori dela eta, Kongresuan ordezkaritza izateko beharra defendatu du, "gauza jakin batzuk saihesteko edo ondo bideratuta egoteko".

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruari galdetu dio ea EAJren botoak nahi dituen "berriz ere akordioa lortzeko gai ez izateko", eta gaineratu du EAJren aldekoa dela boto baliagarri bakarra, badakielako “errealismoz eta engainurik gabe hitzartzen eta gobernatzen".

Gasteizen egindako hauteskunde ekitaldi batean, Ortuzarrek Pablo Iglesiasek Bilbon esandakoak izan ditu hizpide, kanpaina amaieran alderdi morearen "estrategia" EAJ babesten dutenen botoa eskatzea dela adierazteko.

Era berean, Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkateak AHTren obren atzerapenari buruz egindako adierazpenak kritikatu ditu. Adierazpen horiek aldrebeskeriatzat jo ditu, eta gogorarazi dio "Espainiako Gobernuaren ardura izan duen alderdiko eta, beraz, Abiadura Handiko Trena hamabost urte baino gehiago atzeratu duen alderdiko" kide dela.

PSE-EE

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "ultraeskuinaren piztia hainbat hamarkadatan egon da hibernatzen, PPk eta Ciudadanosek erretiluan jarri dioten aukera baten zain", eta igandean PSOEri botoa emateko eskatu du, Gobernu "egonkorra" lortzeko, "Frankismoaren nostalgikoen itxaropenarekin amaituko duena".

Laudion egindako ekitaldi batean, Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Arabako udalerriko bizilagunek sozialisten aldeko apustua egin zutela apirilean, eta "hirukote eskuindarrari bidea eragozten lagudu" zutela goraipatu du.

"Hori da herri honetan berriro gertatzea nahi duguna; Araba osoan eta Euskadi osoan. Gogo guztiekin. Argiago eta sendoago: alderdi Sozialistari botoa ematea ", eskatu du.

Mendiak, Donostian egindako ekitaldi batean, adierazi du "eskuindarrek eta independentistek" ez dakitela bata bestea gabe bizitzen, eta sozialistak jarri dituztela "jomugan", horiek baitira "elkarbizitzarako bidea" proposatzen duen alternatiba dakarten "bakarrak".

Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, eskuindarrek eta independentistek "40 urte dituen elkarbizitza pluraleko proiektu partekatu bat eraistea" proposatu dute, eta "Pedro Sanchezen aurrekontuak blokeatu" zituzten.

Elkarrekin podemos

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia EAJko edo EH Bilduko boto-emaileei zuzendu zaie, eta azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan Elkarrekin Podemosen alde egin dezatela eskatu die, bipartidismoaren "birzentralizazio prozesua desegiteko" bermea direlako.

300 lagunen aurrean Bilbon egindako mitin batean, buruzagi moreak Pedro Sanchez sozialistarengan konfiantza izan zuten boto-emaile sozialistei ere egin die deia; izan ere, haren esanetan, ezkerreko gobernu aurrerakoia egongo dela bermatzen duen alderdi bakarra morea da.

Hori horrela, Unidas Podemosen Presidentetzarako hautagaiak adierazi du Sanchezek PPrekin "koalizio biguna" egingo duela "Katalunian egurra" ematearen truke, eta horren atzean birzentralizaziora itzultzea dagoela. Baina autogobernua Estatuaren ondarea denez, koalizio horrek ezin duela zalantzan jarri azpimarratu du.

Katalunian eta Euskadin bi hauteskunde orokor (2015 eta 2016) irabazi zituztela gogorarazi du; eta EAJri eta EH Bilduri botoa eman zieten askok babesa eman zietelako izan zela.

"Eta gaur berriz ere botoa eskatu nahi dizuet, badakizuelako edo hurrengo Gobernuan gaudela, edo ez dela egongo euskal autonomia eta gure herriaren nazioaniztasuna auzitan jarriko dituen birzentralizazio prozesu bat saihestu ahal izango duen indar politikorik", argudiatu du.

EH Bildu

Idurre Bideguren EH Bilduko senatari eta igandeko hauteskunde orokorretarako hautagaiak "Espainiako Estatuaren gogo birzentralizatzaile aseezina" salatu du, eta EH Bilduri emandako botoa "Estatuak bere eskubideei egindako erasoetatik euskal gizartea babesten duena" dela azpimarratu du.

Bideguren Bilbon izan da ostegun honetan, EH Bilduko alkateekin eta zinegotziekin batera, eta pozik agertu da "euskal herritarrek gero eta konfiantza handiagoa dutelako EH Bildurengan, herrialdeko lehen udal-indarra izateak frogatzen duen bezala".

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Llotja de Marreko adierazpena sinatu duten alderdi subiranistentzat 2 milioi boto eta 30 diputatu lortzeko erronka bota du, "faxismoa garaitzeko".

Otegik hauteskunde ekitaldi bat itxi du Errenterian (Gipuzkoa), eta bertan azaldu du koalizio abertzaleari emandako botoak ez direla "sigla baterako", baizik eta adierazpen hori sinatu zuen "subiranismo osoarekin partekatutako gutxieneko programa batera" zuzenduta joango direla.

PP

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak hautesleei eskatu die bozkatzeko orduan "etorkizunean, enpleguan eta lehiatzeko gaitasunean" pentsatzeko, Arabako "automozioaren industria serioski kaltetzen" duten PSOEren politikek sortzen duten "ziurgabetasunaren" aurrean.

Alonsok hauteskunde ekitaldi batean parte hartu du ostegun honetan, Gasteizen, automobilerako osagaien enpresa batean, eta industria "etorkizuna" dela defendatu du, "kalitatezko lana, egonkortasuna eta aberastasuna sortzen duelako". Gasteiz hiri industriala dela gogorarazi du, eta Euskal Herriak "bihotz industriala" duela.

Besteak

Krisi klimatikoaren aurrean agintarien irtenbiderik eza salatu du PACMAk.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena