Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

23:49

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

Ezkerreko gobernu bat osatzeko emaitza 'nahikoa' dela uste du Iglesiasek

Agentziak | Erredakzioa

"Emaitza hobea izatea gustatuko litzaiguke", adierazi du Unidas Podemoseko hautagaiak. Hala ere, eskuina geldiarazteko eta gobernuan "ezkerreko koalizioa" osatzeko "nahikoa" dela uste du.

3:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde orokorretako emaitzak ez direla gustatuko litzaizkiokeena izan onartu du Pablo Iglesias Unidas Podemoseko hautagaiak, baina eskuina geldiarazteko eta gobernuan "ezkerreko koalizioa" osatzeko "nahikoa" dela uste du.

"Emaitza hobeak izatea gustatuko litzaiguke", adierazi du Pablo Iglesiasek agerraldian, besteak beste, Irene Montero zerrendako bigarrena eta Alberto Garzon IUko koordinatzaile federala lagun zituela. Koalizio moreak 42 eserleku lortu ditu, aurrekoetan baino 26 gutxiago, azken legealdian 68 izan baitzituen.

Pedro Sanchez presidentearekin telefonoz hitz egin duela azaldu du Iglesiasek, garaipenagatik zoriontzeko eta “Gobernuan ezkerreko koalizioa” osatzea eskaintzeko.

Iglesias 23:30 aldera sartu da prentsa aretoan, irribarretsu eta koalizio moreko hautagai askok lagunduta. Iglesiasen hitzetan, emaitzak bloke progresistaren pisua argi utzi du, “Colongo hirukoa, hiru eskuinen blokea gainditu dute”.

Era berean, "Espainia plurinazionala" dela argi utzi dute hauteskundeetako emaitzek, koalizio moreko buruzagiaren ahotan. "Askotan esan dugu, eta bakarrik geratu gara, plurinazionala da, Euskadiko eta Kataluniako emaitzak ikustearekin nahikoa da egiaztatzeko", erantsi duenez.

Iglesiasek autokritika egin du, emaitza "hobea" izatea gustatuko litzaiokeela onartu baitu. Hala ere, "eskuina eta eskuin muturra gelditzeko" eta "Gobernuan ezkerreko koalizioa osatzeko nahikoa" dela dute du.

"Lan handia egiteko ordua da, diskrezioz, bilera ugari izango ditugu, gobernu programa bat egin behar da, eta hauteskundeetan agindutakoa beteko dugu, Espainian ezkerreko koalizio bat gobernatzen izateko, gizartearen gehiengoa babestuko duten politikak aurrera eramateko", gaineratu du.

Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko EAEko idazkari nagusiak hauteskunde emaitzen balorazio positiboa egin du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lorturikoak baino "hobeak" direla iritzita. Ez hori bakarrik, beraien espazio politikoa "egonkortu" dutela nabarmendu du. Elkarrekin Podemosek lau eserleku eskuratu ditu Diputatuen Kongresuan, 2016an baino bi gutxiago. Podemos-Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equo Berdeak taldeek osaturiko koalizioak 223.000 boto lortu ditu (botoen % 17,5), 2016an baino 112.000 gutxiago (botoen % 29, 2016an).

Nafarroan, Unidas Podemosek orain arte zuen bi diputatuetako bat galdu du. Ione Belarra Unidas Podemosen Kongresurako Nafarroako hautagaiak onartu duenez, "emaitza hobeak" lortzea gustatuko litzaioke, baina nahikoak dira hauteskunde kanpainaren hasieran ezarritako helburuak betetzeko: batetik, "eskuina geldiaraztea"; bestetik, "ezkerreko koalizio gobernua" osatu ahal izatea.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena