EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Jaurlaritzak eta Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiek bilera egin dute gaur, astelehenarekin, Gasteizen, eta Covid-19k eragindako pandemiaren aurrean hauteskundeak atzeratzea adostu dute
Albisteak (1)
Oposizioko alderdien ustez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan apirilaren 5erako deituta zeuden hauteskundeak atzeratzea “zentzuduna” da, eta aldarrikatu dute erreminta ekonomiko adostuak behar direla koronabirusa hedatzea saihesteko hartu diren neurriek ekonomian izango dituzten eraginak arintzeko.
Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek bilera egin dute gaur, astelehenarekin, Gasteizen, eta hauteskundeak atzeratzea erabaki dute, Covid-19k eragin duen pandemiak ez baitu aukerarik ematen bozak “osasun publikoari eta boto eskubidea gauzatzeko eskubideari dagozkien bermeekin” gauzatzeko.
Andoni Ortuzar EAJko presidentearen ustez, “larriena, lehentasuna, koronabirusaren aurka borrokatzea da”. “Etorriko dira garai hobeak, berme guztiekin, hauteskundeak deitzeko eta euskal gizarteak askatasunez bozka ahal dezan”, erantsi du.
Idoia Mendia EAEko sozialisten buruak adierazi du ez zegoela hauteslekuetara jotzeko “bermerik” eta “larrienari begira eta etorriko denerako prest egoteko” unea dela.
Bileran, EH Bilduk, oposizioko talde nagusiak, neurri sorta bat proposatu du “birusaren zabalkundea mantsotzeko eta eragiten ari den ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko”.
Koalizio abertzalearen aburuz, pandemiaren aurreko erantzuna “bateratua eta koordinatua” izan behar da, eta horregatik alderdiek, patronalek, sindikatuek eta bestelako eragileek sektore arteko mahai bat osatzea eskatu du, birusaren eta horren efektuen aurkako ekintzak adosteko.
Elkarrekin Podemos-EBtik esan dute “zentzudunena” hauteskundeak atzeratzea dela, “argi” baitzegoen kanpaina ezin zela “normaltasunez” garatu.
PPren izenean, Amaya Fernandez behin-behineko presidentearen hitzetan, hauteskundeak bertan behera uztea “beharrezkoa” zen, “ez baitago berme sanitario eta demokratikorik” eta orain dagokiguna baita “bizitzak salbatzeaz eta horretaz soilik hitz egitea”.
Equo Berdeaken arabera (Legebiltzarrean dago Elkarrekin Podemosen bidez, nahiz eta hurrengo hauteskundeetan banatuta aurkeztuko diren), “justifikatuta dago hauteskundeak atzeratzea”.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa