EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

10:06

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Martinezen dimisioa

Roberto Uriarte: "Ez dira babesak bozkatzen, pertsonak baizik"

Radio Euskadi | eitb.eus

"Euskadin aldaketa politiko bat gertatzeko unea da, lehendakaria emakume bat izan daiteke", adierazi du Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatu eta eta Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohiak.

  • Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatua eta Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia. Irudia: EiTB

    Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatua eta Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak dimisioa eman zuen ostegunean, berak babestutako zerrendak barne-hauteskundeak galdu ondoren. Miren Gorrotxategik, Pablo Iglesiasek babestutako zerrendaburuak, lortu du garaipena.

Radio Euskadik eta Radio Vitoriak Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatua eta Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia elkarrizketatu dute. "Erakunde barruan erabateko leialtasuna eta batasuna" izango dela uste du Uriartek.

"Datozen hauteskundeetan ezustekoak" izango direla erantsi du Uriartek, "gizonezko lehendakarien lau hamarkadekin haustura". "Euskadin aldaketa politiko bat gertatzeko unea da, lehendakaria emakume bat izan daiteke. Benetan uste dut", azpimarratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena