EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:29

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Kanpainaren lehen eguna

Urkullu: '20.000 gazteren lehen lan-esperientzia bermatuko dut'

EITB.EUS

EH Bilduk "murrizketen kontra eta gizarte justu baten alde" lan egingo du; PSEk bere proiektua zein den argitzeko eskatu dio Elkarrekin Podemosi; eta PPk eta Elkarrekin Podemosek EAJ kritikatu dute.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetako lehen kanpaina eguneko goizean jarduneko lehendakaria eta berriz hautatua izateko EAJren hautagaia den Iñigo Urkulluk ziurtatu duenaren arabera, Euskadik gobernu "sendoa, indartsua eta akordioetara heltzeko gai dena" behar du. Horrez gain, baztertu egin du Estatuan ematen ari den "blokeo egoera" Euskadin gertatu ahal denik.

Urkulluk Radio Euskadiri egin dizkion adierazpenetan nabarmendu duenez, "astakeria bat da" diru-sarrerak bermatzeko errenta "bikoiztu, hirukoiztu edo laukoiztu" egingo dela hitz ematea, zenbait alderdi egiten duten moduan.

Azken egunetan ezagutu diren inkestei eta zenbait alderdiren arteko hitzarmenaren balizko beharrizanari buruz galdetu diotenean, inkesta horiek erlatibizatu egin behar direla erantzun du, "EAJri emaitza onak ala txarrak aitortzen dizkioten gorabehera".

Urkulluk azpimarratu du bere lehentasuna krisia gainditzea dela, ?enplegu gehiago eta hobea sortzea?.

Hasiera batean, indar politiko guztiekin hitz egiteko prest dagoela esan du, eta akordioak egitea gainerako alderdien prestasunaren baitan egongo dela erantsi du.

Iñigo Urkullu Bilbon izan da arratsaldean, EGIko gazteekin egindako ekitaldi batean. Euskal Autonomia Erkidegoko 5.000 enpresek 20.000 gazteri lehen lan-esperientzia izatea eskainiko diela agindu du bertan.

Horrez gain, Tokiko eta Eskualdeko Enplegu Planen bidez kontratatutako pertsonen % 30 gazteak izango direla bermatuko duela esan du.

EH Bilduk gizarte justua, burujabetza eta bakea deitu helburutzat

EH Bildu alderdiari dagokionez, Durangon izan du hitzordua, datozen bi asteetan kanpaina egiteko erabiliko duten autobusa aurkezteko. Ekitaldian izan da, besteak beste, Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburua, eta berak esan duenenez, aurkeztutako ibilgailua "kalea hobeto ezagutzeko eta herritarrei gure proiektua aurkezteko bulego ibiltaria da."

Agirrek adierazi du EH Bildu akordioak egiteko prest dagoela, ondoko hiru oinarriak kontuan hartuta: ?Murrizketei ezetz esatea, erabakitzeko eskubidea defendatzea eta bakegintzak urratsak ematea?.

?Gaur aurkeztu dugu autobusa ez da soilik guk erabiltzeko, herritarrengana hurbiltzeko erreminta bat izatea da helburua, herritarren ondoan egon ahal izateko, herritarren aldarrikapenak eta proposamenak bertatik bertara entzuteko eta horrela herritarren beharrizanei erantzuteko?, azaldu du.

Ildo horretan, ?jendea kontutan hartu barik herri proiekturik ez? dagoela azpimarratu du. ?Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko eta Euskal Herriaren askatasuna lortzeko? beharrezkoak diren akordioak lortzea lan egitearen alde egin du.

?Gizartea justua eta duina, herri burujabea eta demokratikoa. Horiek dira EH Bilduren helburuak?, esan du Agirrek. ?Denon herria eraikitzeko proposamenak eta akordioak egitea ezinbestekoa da?, erantsi du.

Arratsaldean, Gasteizen egindako ekitaldian, Arnaldo Otegi EH Bilduren bozeramailea EAJri zuzendu zaio eta Legebiltzarrean norekin bat egingo duen argitzeko eskatu dio, EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin edo Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularrarekin.

?Horixe da EAJk egin behar duen hautua: edo jendearekin bat egiten eta jendearen interesak defendatzen ditu edo herri hau bizikleta estatikoan mantenduko du, atzera begira eta termino nazionaletan nahiz sozialetan inolako urratsik eman gabe?,  azpimarratu du.

Mendia: "Zein de Elkarrekin Podemosen proiektua?"

PSE-EE-k Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, egin du goizeko ekitaldia. Bertan, Idoia Mendia Euskadiko Sozialisten lehendakarigaiak, eta bere gain hartzen dituen zortzi konpromisoak plazaratu ditu, enplegua izanik nagusiena.

Bestalde, Mendiaren esanetan, beste alderdiek ez dute aurkeztu PSE-EErenak "adina sendotasun" duen proiekturik, eta, zehazki, Elkarrekin Podemosi eskatu dio zer proposatzen duen Euskadirentzat.

?Alderdi Sozialistak badu herri-proiektu bat. Zein da Elkarrekin Podemosen proiektua? Zer da Elkarrekin Podemos? Iglesiasena edo Errejonena? Independentista edo antikapitalista? Edo kontsultaren aldekoa? Madrilgo Unibertsitateko soziologoena edo Ezker Anitzako haserretuena??, galdetu du Mendiak.

Irailaren 25ean euskal gizarteak bere etorkizuna jokoan izango duela esan du, ?eta herritarren etorkizuna ezin daiteke edozeinen eskutan utzi?, gaineratu du.

Arratsaldean, Eibarren egindako ekitaldian, Idoia Mendiak esan du Alderdi Sozialista ?indartsua eta eraginkorra? izatea ezinbestekoa dela, ?Jaurlaritzak herritarren benetako arazoei heltzeko eta obsesio nazionalistak albo batean utz ditzan?.

Horrenbestez, PSErantzako botoa eskatu du, ?enplegua sortzeko, gure enpresei laguntzeko, berdintasunean hazteko, gure pentsioak babesteko, hiru hizkuntzak bultzatzeko eta Euskadi irekia eta anitza eraikitzeko?.

PP: "Espainiarrak eta euskaldunak ontzi berean goaz"

Alderdi Popularrari dagokionez, Alfonso Alonso bere lehendakarigaiak, Gasteizko Aihotz plazan izan du hitzordua, eta bertan adierazi duenez, Espainiaren eta Europaren parte izateko eskubidea dute euskaldunek.

"Espainiarrak eta euskaldunak ontzi berean goaz eta guztiok norabide berean arraun egin behar dugu. Ezin gara Espainiaren ezegonkortasunaren eragileak izan" gaineratu du. Aipatu ekitaldian Iñaki Oyarzabal PPko Eskubide eta Askatasunen idazkaria eta Javier Maroto alderdi popularreko Gasteizko Udaleko ordezkaria izan dira.

Horrez gain, Alfonso Alonsok EAJri leporatu dio oraindik Espainia Gobernua osatu ez izana eta Estatuko blokeo politikoa amaitzeko Alderdi Popularrari botoa ematea ezinbestekoa dela esan du.

Arratsaldean, Portugaleten egindako ekitaldian, Alfonso Alonsok esan du Iñigo Urkullu lehendakariak ?Espainiak amore ematea eta bere printzipioei uko egitea? nahi duela, ?PPk defendatzen duenaren kontrakoa, hain zuzen ere?.

Ildo horretan, EAJ alderdi moderatua ez dela nabarmendu du. ?Moderazioaz hitz egiten du EAJk, baina Gasteizen eta Nafarroan Bildurekin eta Podemosekin bat egin zuten. Moderatuak direla esaten duten baina Legebiltzarrean 53 akordio egin dituzte Bildurekin?.

Pili Zabala: "EAJk irudikeri bat saltzen digu"

Elkarrekin Podemos alderdiko hautagaiak, berriz, Bilboko Erriberako merkatuan bildu dira. Han izan da alderdi moreko lehendakarigaia den Pili Zabala, eta "prekarizatuta" dagoen Euskadirentzat "guztien artean" konponbideak bilatzeko eskaria egin du. Euskadik bizi duen egoera EAJk "oasi" gisa saldu nahi duela salatu du, eta jeltzaleei galdetu die ea ez ote den "irudikeria" bat.

?Lau herritarretik batek ezin du dentistarengana joan; pertsona askok ezin dute arropa eta oinetakoak erosi eta okela eta arrain kontsumoa murriztu egin behar izan dute?, ohartarazi du Pili Zabalak.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena