EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:43

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Erreakzioak

Eusko Jaurlaritza: 'Otegik bazekien zein egoeratan zuen hautagaitza'

Agentziak | Erredakzioa

Hainbat alderdi, erakunde eta elkartek hitz egin dute Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiaz; EH Bilduko hautagaia, Batzordearen iritziz, ezin da hauteskundeetara aurkeztu.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hainbat alderdi (EAEn eta Estatu mailan), erakunde eta elkartek hitz egin dute asteazken honetan Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiaz; hain zuzen, Batzordearen iritziz, EH Bilduk hautatutako lehendakarigaia ezin da aurkeztu irailaren 25eko hauteskundeetan; izan ere, Auzitegi Nazionalak kargu publikoan aritzea debekatu eta sufragio pasiborako eskubidea kendu zion Bateragune auziko kondenan.

Eusko Jaurlaritza: "EH Bilduk bazekien zein egoeratan zegoen Arnaldo Otegi"

Eusko Jaurlaritza, Iñigo Urkullu lehendakariaren bidez, gogorarazi du ezker abertzaleak bazekiela zein egoeratan zegoen Arnaldo Otegiren hautagaiatza; orain, Urkulluren esanetan, bakarrik falta da itxarotea ea zein ebazpen ateratzen diren. Urkulluk esan du "errespetatuko" dituela ebazpen horiek.

Eferekin izandako elkarrizketa batean, EAJren lehendakarigaiak nabarmendu du Otegiren abokatuek uko egin ziotela apirilean helegitea aurkezteari, balizko inhabilitazioaren gainean, eta, hortaz, orain onartu behar dute "indarrean dauden epaien arabera ebatzi behar dela".

EH Bildu: "Gure hautagaia Otegi izateko erabakia hartu dugu"

Arnaldo Otegi lehendakarigai izateko erabakia hartu dutela eta Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiaren aurka alegazioa aurkeztuko dutela jakinarazi du gaur Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak, Donostian.

Bi eguneko epea du orain EH Bilduk alegazioak aurkezteko, eta Matutek azaldu duenez, hori da hain zuzen egingo dutena; izan ere, EH Bilduk ez du "hamarrekoa emango" eta horrela suertatzen bada bitartekaritza judiziala erabiltzeko asmoa dutela azaldu du.

Matuteren hitzetan, EH Bildu, "zalantzarik gabe", "batailatzen" jarraituko du "bidegabekeri politiko" horri aurre egiteko, eta ildo horretan, ez dutela "amore emango" gaineratu du. "Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigai izaten jarraitzen du oinarriek horrela erabakita, beraz, irailaren 25era arte gure lehendakarigaia izango da", azaldu du.

Oskar Matuteren ustez,  Hauteskunde Batzordearen erabakiak "demokrazia eta lehendakari egokiena demokratikoki eta libreki aukeratzeko hiritarren eskubidea eragozten du". Azkenik, "nornahi izanda, hiritarrek lehendakaria aukeratzeko eskubide osoa" dutela adierazi du.

EAJ: "Hiritarrek erabaki behar dute Otegi Legebiltzarrean egon behar den ala ez"

Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJren presidentearen iritziz, "herritarrek" erabaki behar dute Otegi "Legebiltzarrean egon behar den ala ez".

EAJren agintariak gogorarazi du bere alderdia beti izan dela oso kritikoa Bateragune auziaren zigorrekin; hain zuzen, Otegiri sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, bai eta inhabilitazio-zigorrak ere.

PSEk "errespetatzen du" erabakia

Miguel Angel Morales PSE-EEren Antolakuntza Idazkariak esan duenez, bere alderdiak "errespetatzen du" Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakia.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Moralesek berretsi du PSE ez dela "joko horretan" sartuko, Moralesek esan nahi izan du PSE-EEk ez duela nahi hauteskunde-kanpaina Otegiren hautagaitzaren inguruan ibiltzea.

PP: "Denek dakite ezin dela aurkeztu; lehena, berak"

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidente eta lehendakarigaiak esan du "denek" dakitela "ezin dela aurkeztu; eta Arnaldo Otegik berak daki ondoen"; izan ere, ezgaituta dago, "zuzenbideak eta etikak hala diotelako".

Bilbon egindako hauteskunde-ekitaldi batean, Alonsok berretsi du bere alderdiak ostegun honetan bertan aurkeztuko duela inpugnazioa: "Zigorra du ETAn egon izateagatik, bandaren agindupean egon izateagatik, eta gainera inhabilitazio-zigorra du, hautatua izateko; hortaz, ezin da hautagaia izan", nabarmendu du.

UPyDren iritziz, "gakoa" da egindako presioa

Gorka Maneiro UPyDko bozeramailearen iritziz, erabakian "gakoa" izan da bere alderdiak egindako presioa, bai eta Covite bezalako terrorismoen biktimen kolektiboek plazaratutako etengabeko salaketak ere.

Ohar batean, Maneirok azpimarratu du "albiste oso ona" dela demokraziarako; izan ere, "2011ko epaia betearazten dute, eta Zuzenbidezko Estatua sendotzen da". "Terrorismoaren biktimentzako albiste oso ona da, bai eta gizartea bidezkoagoa eta zintzoagoa izateko borrokatzen dugunontzat", berretsi du.

Podemos: "Euskal gizarteak erabaki behar du"

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiaren esanetan, "euskal gizarteak erabaki behar du Arnaldo Otegi Legebiltzarrera joan behar den ala ez", hautagai guztien "ibilbide eta proiektua aztertuz".

Ohar batean, Albak adierazi du kontu hau eztabaidagarria dela, ikuspegi juridikotik; "Hainbat jarrera daude, baina dimentsio politikoa ere badago". Alberto Garzon Izquierda Unidako koordinatzaile nagusiak, aldiz, esan du "nagusikeria itzela" dela Hauteskunde Batzordearen erabakia. Ezker Batua Elkarrekin Podemos koalizioaren barruan dago, EAEko hauteskundeetan.

Ciudadanos: "Euskal gizarteak ez du merezi Otegiren eta haren ingurukoen lotsagabekeria"

Ciudadanos pozik azaldu da gaur Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiarekin, eta iragarri du bihar inpugnazioa aurkeztuko duela. Ohar batean, Nicolas de Miguel Ciudadanoseko lehendakarigaiak azpimarratu du euskal gizarteak ez duela merezi "Otegi eta haren ingurukoen lotsagabekeria". "Pozik gaude, arauak, legeak eta sen ona nagusitu direlako".

Fran Hervias Ciudadanoseko Antolakuntza Idazkariak Batzordearen erabakia goraipatu du: "Zerrendetan balego, iraingarria izango litzateke euskal gizarterako eta terrorismoaren biktimentzako", nabarmendu du.

Terrorismoaren biktimak, "pozik"

Terrorismoaren biktimak "pozik" azaldu dira; izan ere, "terroristak ez dira hauteskunde-zerrendetan izango". Europa Pressi egindako adierazpenetan, Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak esan du azken urteotako lanak ekarri duela justizia egin izatea. Berretsi duenez, bere elkarteak 2014an ohartarazi zuen inhabilitazio-zigorra dutenek erakundeetan izateko aukera izan lezaketela.

Ildo berean, COVITEk esan die alderdi politikoei eusteko Otegiren hautagaitzaren inpugnazioari; azaldu duenez, EAEKo Hauteskunde Legeak ez du galarazten alderdi politikoek aurrera egitea inpugnazioarekin.

Nafarroako Gobernua ez dator bat, "bizitza politika nolabait epaitzea" delako

Nafarroako Gobernuak adierazi du ez datorrela bat erabakiarekin, "bizitza politikoa nolabait epaitzea" delako.

Ana Elizalde Kultura Kontseilariak esan duenez, Gobernuak "errespetatzen ditu" epaileen ebazpenak.

leen ebazpenak.

leen ebazpenak.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena