11:01

gaztea

Gaztea Sariak

Zuzeneko onenaren hautagaiak: Huntza, ETS, Belako, Janus Lester eta TOC

B. F. | EITB Media

Otsailaren 28 eta 29an banatuko dira Gaztea Sariak, Bilboko Euskalduna Urban Hallen. Garaikurren banaketaz gain, Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuez gozatzeko aukera izango da.

  • Zuzeneko onenaren izendatuak

    Zuzeneko onenaren izendatuak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Huntza, ETS, Belako, Janus Lester eta TOC dira 2024ko Gaztea Sarietako bideoklip onenaren kategoriako bost izendatuak. Otsailaren 29an banatuko dira garaikurrak, Bilboko Euskalduna Urban Hallen.

Bandaren azken kontzertuaren ostean iritsi da Huntzaren izendapena. Otsailaren 3an Bilbao Arena dantzan jarri zuen taldeak, azken aldiz, 'Azkena balitz bezala' izeneko festan. Lagunartean, sekulako ikuskizuna eskaini zuten. Eta halakoa izan da azken urtea, plazaz plaza agurtu dute publikoa, ia 10 urteko ibilbidea omenduz.

ETSk 2023ko errekor guztiak hautsi ditu. Birako kontzertu gehienetan sarrerak agortu ostean, publikoa ezustean harrapatu zuen data berezi bat iragarri zuen: 2025rko martxoaren 22a, BEC!en. Iragarri eta ordu gutxira agortu zituzten sarrerak, aurresalmentan. Marka gutxi balitz bezala, bigarren data bat iragarri (martxoak 21) eta berriz betetzea lortu zuten.

Belakorentzat ere oparoa izan da azken urtea. Euskal Herrian soilik ez eta nazioartean ere ibili dira bizkaitarrak. Are gehiago, Londresen aurkeztu zuten Sigo Regando disko berria, Thames ibaian, itsasontzi batean eman zuten kontzertuan.

Janus Lesterrek sekulako urtea izan du, "ez gaitzala loak harrapatu" estreinako diskoaren aurkezpen tourrari esker. Banda paregabeaz inguratuta, Jokin Pinatxo abeslariaren ahotsaren potentzia da taldearen kontzertuetako indarguneetako bat.

TOC mungiarrak dira bosgarren izendatuak. Energiak gainezka egiten du mungiarren zuzenekoetan, publikoaren zoramenerako. Punk banda klasikoen izpiritua da nagusi TOCen kontzertuetan: garagardoa, izerdia eta publikoarekin hartu-eman zuzena.

Gaztea Sariak

Hautagai guztiak aurkeztuta, zuen gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue Gaztearen webgunean.

Irabazleek otsailaren 29an jasoko dute garaikurra ezustekoz beteriko galan. 2023an euskal musikak emandakoak saritzeaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da (bezperan zein sari banaketaren egunean), Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuekin.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena