09:47

gaztea

Kontzertuak

Huntzak bere azken kontzertua emango du larunbat honetan, Bilbao Arenan

B. F. | Gaztea

Gelditzen ziren azken sarrerak saldu dituzte asteon. Lagunez inguratuta igoko dira Huntzako kideak oholtzara.

  • Huntzaren sarrerak, agortuta

    Huntzaren sarrerak, agortuta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Huntzak agortu egin ditu 'Azkena Balitz Bezala' agur kontzertuko sarrera guztiak. 8.000 arimen aurrean bukatuko dute euren ibilbidea, epe mugagabe batez bederen, ia hamar urteko ibilbidea behar bezala agurtzeko.

Zita Miribillan izango da, Bilbao Arenan, otsailaren 3an.

Kontzertu bat, hamaika gonbidatu

Huntzaren agurra ez da nolanahikoa izango. Taldekideek duela hilabete batzuk iragarri zutenez, gau ahaztezin bat eskaini nahi diote urteetan zehar beste aldean izan den zalegoari.

Ateak 18:30ean irekiko dituzte, eta Huntzaren kontzertuaren aurretik (21:00), Burutik taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da (19:00).

Bandaren ohiko errepertorioaz gain, euskal musikaren azken hamarkadetako kantarik ezagunenak eramango ditu oholtza gainera, hainbat gonbidatuz lagunduta.

Bertan izango dira Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Tremenda Jauria, ETS, Maixa eta Ixiar, Nøgen, Olatz Salvador, Stay Homas, Ebri Knight, Kristina eta Amaia, Xabi Solano, Iraitz Agirre, Jon Gurrutxaga, Pablo Novoa eta beste hainbat "bidelagun".

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena