09:02

gaztea

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak otsailaren 28 eta 29an izango dira, Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuekin

Gaztea | EITB Media

Aurten, bi egunetan banatu dugu sari banaketa. 2023ko artista eta bakarlari onenak saritzeaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Bilboko Euskaldunan.

  • Gaztea Sariak 2023

    Gaztea Sariak 2023

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 28 eta 29an izango dira aurtengo Gaztea Sariak, Bilboko Euskalduna jauregiko Urban Hall espazioan. 2023ak emandakoa euskal musika eta ikus-entzunezkoak saritzeaz gain, Gorka Urbizu eta ETSren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.

Aipatu bezala, Gorka Urbizuk irekiko dio atea Gaztearen garaikur banaketari, otsailaren 28an, bakarlari gisa emango duen bigarren kontzertuan.

Bigarren egunean (otsailak 29), Gazteako ikus-entzuleen botoak zenbatuta, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditugu.

Festa behar bezala bukatzeko, ETS taldeak zuzenekoa eskainiko du, 2025erako BECeko bi kontzertuetarako sarrera guztiak agortu ostean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena