12:06

gaztea

Hiru minutuan agortu dira Gaztea Sarietako sarrerak

Otsailaren 28an eta 29an izango dira aurtengo Gaztea Sariak, Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuekin. Joateko aukerarik ez duenak streaming bidez jarraitzeko aukera izango du.

  • Gaztea Sariak

    Gaztea Sariak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hiru minutuan agortu dira 2024ko Gaztea Sarietako sarrerak. Bilboko Euskalduna Urban Hallera gerturatzen direnek Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuez eta sariak banatzeko ekitaldiaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute.

Tiketik gabe geratu direnek, ostera, kontzertuak eta ekitaldia streaming bidez ikusteko aukera izango dute, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

Festa bat, bi egun

Otsailaren 28an, Gorka Urbizuk irekiko dio atea Gaztearen garaikurrak banatzeko ekitaldiari, bakarlari gisa bigarren kontzertua emango baitu bertan.

Biharamunean, Gazteako ikus-entzuleen botoak zenbatuta, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditugu, gala berezian.

Festa behar bezala bukatzeko, ETS taldeak zuzenekoa eskainiko du, 2025ean BECen eskainiko dituen bi kontzertuetarako sarrera guztiak agortu ostean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena