Teknologia -

Polemika bizia

Zer da SOPA legea?

Lege polemiko honek inoiz AEBetan izan den protesta zibernetiko handiena eragin du. Onartuz gero, legez kanpoko deskargak egiten dituzten webguneak blokeatuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOPA legea (Stop Online Piracy Act, ingelesez) sarean pirateria gelditzeko legea da. Egile-eskubideak urratzen dituen edozein webgune blokeatzeko aukera emango du, onartuz gero, eta Interneteko hornitzaileak eta sareko bilatzaileak edukiak monitorizatzera behartuko ditu.

Azaroan, AEBetako Gobernuak Senatuan aurkeztu zuen SOPA lege-proiektua. Orain, aldiz, ordezkarien ganberako batzorde judizialean dago, lege-proiektuaren egilea, Lamar Smith bozeramaile errepublikanoa, buru den batzordean.

Farmazietako, musika-munduko eta Interneten kontsumitzeko produktuen pirateriari aurre egin nahi diote proiektu horrekin.

Gainera, webgune batek AEBetako egile-eskubideen legeak urratzen dituen materiala eskaintzen badu, Interneteko hornitzaileek atzerriko sarrerak blokeatu ahal izango dituzte. Atzerriko webguneetan ere publizitatea jartzea debekatu ahal izango zaie eta bilatzaileei webgune horietara zuzeneak joateko estekak ezartzea ere debekatu ahal izango zaie.

SOPA legea "Sinde legearekin" parekatu izan da. Pirateriaren aurka egiteko araua da. Edukiak trukatzea ekiditeko ahalmenak handitzea da legearen nahia, baina askorentzat zentsura mota bat da eta ekimen asko martxan jarri dira dagoeneko.

Legea onartuz gero, legez kanpoko deskargak egiten dituzten webguneak blokeatu egingo dituzte eta bertan publizitatea ezartzea debekatuko dute. Gainera, auziren bat izanez gero, frogen kargak, salaketa jartzen dutenek baino, edukien banatzaileek hartu beharko dituzte beren gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea