Teknologia -

EITB ALBISTEAK FACEBOOKEN

EiTBko albisteak Facebooken beti bezala ikusten jarraitzeko gida

Facebookek erabiltzaileen horman erakusten dituen edukien algoritmoa aldatu du. EiTBko albisteak beti bezala ikusten jarraitzeko, ondoengo bi pausu errazak egin behar dira.

EITBko albisteak Facebooken beti bezala ikusten jarraitzeko gida Argazkia: Spencer E Holtaway
EITBko albisteak Facebooken beti bezala ikusten jarraitzeko gida Argazkia: Spencer E Holtaway
EITBko albisteak Facebooken beti bezala ikusten jarraitzeko gida Argazkia: Spencer E Holtaway

X. CASADO | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebooken 1.650 milioi erabiltzaileek jada ez dute lehen zeukaten irisgarritasun berbera gaurkotasunezko informaziora, izan ere, munduko sare sozialik handienak, 2016ko ekainaren 29an iragarri zuenaren arabera, erabiltzaileen hormetan erakusten den edukia aukeratzen duen algoritmoa aldatu du. Orain, ?lagunen eta familiakoen? argitalpenak lehenetsiko dituzte eta albiste-medioen argitalpenak bigarren mailara lekualdatu dute.

Adam Mosseri, Facebookeko presidenteordearen arabera, ?Jendearentzat interesgarriagoak diren edukiak erakustea da helburua", eta eduki interesgarri horiek ?lagunenak edo familiakoenak? direla, gaineratu zuen.

Erabaki honek, sare sozial honen bitartez gaurkotasunezko gaiez informatzen diren erabiltzaileei eragin liezaieke. Ondoren azaldutako bi pausu jarraituz gero, EiTBko albisteak beti bezala agertuko dira Facebookeko hormetan.

BI URRATSETAN

Ordenagailuko nabigatzailean edo smartphonean, bi klik eginda EiTBko albisteak beti bezala ikusi daitezke.

1.- ?EiTB Albisteak - Noticias EiTB? orrialdean kurtsorea ?Atsegin dut? botoiaren gainean jarri, eta menu bat zabalduko da jarraian.

2.- ?Lehenengo ikusi? aukera markatu berrien jarioan.

Eginda!

Facebook algoritmo aldaketa (1. argazkia)

Bestalde, ?Atsegin dut? botoiarekin zabaltzen den menuan, jakinarazpenen atalean ?editatu? sakatu eta bertan dauden aukera guztiak aukeratzen badira, EiTBko albisteetarako irisgarritasuna hobetzen da.

Facebook algoritmo aldaketa (2. argazkia)

 

Facebook algoritmo aldaketa (3. argazkia)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Sare sozialak albisteak Albisteak