Teknologia -
'EMOJI' BERRIAK
Facebook Messengerrek berdintasuna sustatzeko 'emoji' berriak ditu
Facebooken Messengerrek aurkeztutako 'Emoji' berriek, erabiltzaileen aniztasuna erakutsi nahi dute.
EITB.EUS
Facebookek bere mezularitza zerbitzurako espresuki diseinatutako ‘emoji’ berriak aurkeztu ditu. Gainera, generoen eta arrazen arteko berdintasuna bultzatzeko pauso bat eman du Facebookek ‘emoji’ berri hauekin, izan ere, Messengerrek erabiltzaileen aniztasuna izango du kontuan oraindik aurrera.
Messengerrek lehen ez zuen bere erabiltzaileen aniztasuna erakusteko aukerarik ematen baina, aurrerantzean gehiago hurbilduko dira erabiltzaileengana. Hasteko, Unicode partzuergoak onartutako gorputzeko azalen 5 tonuak erabilgarri egongo dira mezularitza zerbitzuan. Honez gain, ‘emoji’ berriek profesional gehiago erakutsiko dituzte eta profesio denek genero bakoitzeko bertsio bat izango dute.
Messengerrek izango dituen nobedadeen artean, ‘emoji’ ageneroak ere aipatu behar dira, genero femeninoarekin edo maskulinoarekin identifikatzen ez diren pertsonentzat eginak.
Azkenik, ilegorriek ere toki bat izango dute aurrerantzean Messengerren. Gainera, ilearen eta azalaren kolorea behin aukeratzen denean, gerora ere aukera hori lehenetsiko du zerbitzuak edo bestela, gaizki ulertuak ekiditeko, kolore horia lehenetsiko du.