Teknologia -
Internet
Hiru milioi sarrera baino gehiago, Bilboko metroaren Wifi zerbitzuan
Premium nahiz doako WiFi San Mameseko geltokian martxan jarri zutenetik urtebete bete zen iragan abenduaren 23an.
E. Lotina | eitb.eus
Premium nahiz doako WiFi Bilboko metroaren San Mameseko geltokian martxan jarri zutenetik urtebete bete zen abenduaren 23an.
Maiatzean beste hamar geltokik bat egin zuten. Hilero batez beste 350.000 bezerok erabili dute zerbitzua hiriburuko metroan. Hala, 2015. urtea 3.111.906 sarrerarekin bukatu da, Wifinova enpresak agiri batean azaldu duenez.
Erabiltzaile gehien bildu dituzten geltokiak hurrengoak izan dira: San Mames, % 18,63 batekin; Moyua, % 13,42 batekin; Alde Zaharra (% 12,97) eta Gurutzeta (% 11,38).
11.464 sarrera egunean
Batez beste 11.464 erabiltzaile egunean izan ditu zerbitzuak, baina urteko egunik oparoenean 16.030 sarrera erdietsi zituen. 25-34 urteko lagunek erabiltzen dute gehien zerbitzua (% 34,94). Erabiltzaileen % 18,30 emakumeak dira, eta % 16,64 gizonezkoak.
Konektatu diren dispositiboen % 92 smartphone-ak izan dira, % 5 tabletak eta % 3 ordenagailuak, horietako % 64k Android teknologia erabili dute, % 27k IOS eta gainerako % 9k beste batzuk.
Bestalde, Wifinova Donejakue Bideko lokaletan Wifi sare bat ezartzen ari da. Proiektua hasi zenetik 2.500.000 sarrera baino gehiago lortu ditu, Pirinioetatik Santiagora.