Teknologia -

Aplikazioak

Androideko erabiltzaileek ez dute ordainduko WhatsApp izateko

Konpainiak atzera egin du eta Android sistemako erabiltzaileek ez dute zerbitzuaren lizentzia luzatzeko ezer ordaindu behar izango.

Androideko erabiltzaileek ez dute ordainduko WhatsApp erabiltzeko. Argazkia: EFE
Androideko erabiltzaileek ez dute ordainduko WhatsApp erabiltzeko. Argazkia: EFE
Androideko erabiltzaileek ez dute ordainduko WhatsApp erabiltzeko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean, WhatsApp konpainiak Androideko erabiltzaileek zerbitzua erabiltzen jarraitzeko aplikazioagatik ordaindu beharko zutela iragarri zuen. Orain, ordea, konpainiak atzera egin du eta zerbitzuak doakoa izaten jarraituko du bezero horientzat. Dirudienez, mezuak bidaltzeko beste aplikazioekin duten lehia izan da atzera egiteko arrazoia.

Azken asteetan, Androideko erabiltzaile batzuek WhatsApp zerbitzua iraungiko zitzaiela jakinarazteko mezu bat jaso zuten. WhatsAppen webgunean argitaratu zutenaren arabera, erabiltzaileek 89 zentimo ordaindu behar zituzten beste urtebeteko lizentziagatik.

Hala ere, WhatsApp ez da inoiz guztiz doakoa izan Googleren sistema eragilearen bezeroentzat. Zerbitzuaren instalazioa eta urtebeteko lizentzia doakoak ziren orain arte, baina ondoren erabiltzaileak 89 zentimo ordaindu behar zituen. Aplikazioaren konfigurazio atalean ere hala jasotzen du.

Orain arte, aplikazioak beste urtebete luzatzen zuen lizentzia. Hori dela eta, erabiltzaileek ez dute ezer ordaindu behar izan.

Mezuak bidaltzeko aplikazioen arteko lehia geroz eta handiagoa da. WhatsApp gehien erabiltzen dena izan arren, Spotbross eta mezuak bidaltzeko Androiderako beste hainbat aplikazio topa ditzake erabiltzialeak Google Playn eta App Storen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Android aplikazioak Teknologia albisteak WhatsApp berriak