Politika -
Elkarrizketa
Mintegi: 'EH Bilduren hautagaitza bozketaraino eramatea da logikoena'
"Erabaki propioak hartzeko bestelako tresna politikoak behar ditugu", adierazi du Mintegik Euskadi Irratian.
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak bere hautagaitza bozketaraino eramango du, "hori da logikoena, hori da prozedura", adierazi du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean.
EH Bilduren hitzaldiaren ardatzen inguruan galdetuta, bi nabarmendu ditu Mintegik, batetik "egoera ekonomikoari aurre egiteko neurri zehatzak", eta bestetik "normalizazio politikoa ezinbesteko ardatza izango da hurrengo lau urtetan", adierazi du.
Era honetan, bi lehendakarigai izango dira aurrez aurre inbestidura saioan, Iñigo Urkullu EAJren hautagaia eta Mintegi bera EH Bilduren ordezkari gisa.
EH Bilduko bozeramaileak lehendakaria izateko bere burua inbestidura saioan aurkeztea "ekintza artifiziala" dela esan zuen Andoni Ortuzarrek, eta "larderiaz hitz egitea" eta "Legebiltzarrari mespretxua" egitea dela iruditzen zaio Mintegiri. "Errespetu minimo bat zor zaio bigarren indarrari eta edozein indarrari", gaineratu du.
Lehentasuna ikuspuntu ekonomikoa dela azpimarratu du eta ildo honetan, "tresna politikoak behar ditugu, eta hori Estatuei nahikoa ez den sistema daukagula esanez lortzen da", esan du. "Bestelako tresna politikoak behar ditugu gure erabaki propioak hartzeko", adierazi du.