Politika -
Elkarrizketa
PP: inork ez luke Kutxabanken inbertituko ezker abertzalea egonez gero
PPren EAEko buruaren arabera, "enpresarien hilketak ondo iruditzen zaizkienak" Administrazio Kontseiluan egoteak kalte egingo lioke Kutxabanki.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentearen arabera, inork ez luke Kutxabanken inbertituko Administrazio Kontseiluan "enpresarien hilketak ondo iruditzen zaizkienak" egongo balira; eta horregatik bat egin zuten gainerako alderdi politikoekin Bildu Kutxako asanbladan bakarrik uzteko.
Gainera, "makabro"tzat jo du "Batasunak Euskadin etxegabetzeen kontrako aldarrikapena bere egitea euskal herritarrak bizirik etxegabetu dituenean".
Basagoitik ez du ulertzen nola eseri daitekeen administrazio kontseiluan "900 pertsonen hilketak eta dirua eskatzeko ETAk egin dituen bahiketak gaizki iruditzen ez zaizkienak".