Politika -

Liburuaren aurkezpena

Espainiagatik egindako guztia eskertu die Aznarrek Rajoyri eta Ratori

Presidente ohiaren hitzetan, PPren buru izan zen garaitik harroen sentiarazten duena alderdi “ia suntsiezina” sortzea da.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Jose Maria Aznar presidente ohia. EFE
Aznar liburua | Espainiagatik egindako guztia eskertu die Aznarrek Rajoyri eta Ratori
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Jose Maria Aznar presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak Mariano Rajoy presidenteari eta Rodrigo Rato presidenteorde ohiari urte haietan egindakoa eta Espainiaren onuragatik egiten jarraitzen dutena eskertu die.

Aznarrek bere memoriak biltzen dituen liburuaren aurkezpenean eman ditu eskerrak. Aurkezpenera bai Rajoy eta bai Rato joan dira, baita Gobernuko ministro eta kide asko ere.

FAESeko presidenteak Rajoyri eta Ratori egindakoa eta aurkezpenean izatea eskertu baino lehen, esker beroenak Jaime Mayor Oreja ministro ohiari eman dizkio, azken horrek ezin izan baitu ekitaldian izan, erorketa baten ondorioz eriondo dagoelako.

Carlos Herrera izan da Aznar elkarrizketatuz liburua aurkezteko arduraduna.

Rajoy izendatu baino lehen Ratok bi aldiz bere ondorengoa izatea errefusatu zuela galdeginda, Aznarrek esan du uneoro bere buruarekin leiala izan nahi zuela eta Espainiaren interesetarako onena izango zen proposamena aurkeztu zuela.

"Erabaki hori hartuta herrialdea instituzionalki indartzen ari nintzela uste nuen", nabarmendu du.

Aznarrek azaldu duenez, ez du inoiz boterean egoteko melankoliarik sentitu, eta politikako lehen mailatik joan arren agintzen jarraitu nahi zuela diotenen aurrean, hori egia izango balitz Gobernuko presidentetzara aurkeztuko zela berriro adierazi du, eta alderdiko gehienek hori babestu egingo zutela gaineratu du.

Presidente ohiaren hitzetan, PPren buru izan zen garaitik harroen sentiarazten duena alderdi "ia suntsiezina" sortzea da.

Nazionalistak agintari txarrak dira, Aznarren ustez

Halaber, Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak esan duenez, Kataluniako hauteskundeek CiUren "porrot handia" erakutsi dute, eta nazionalistak agintari txarrak direla azaldu du. Atzoko emaitzen ostean hausnarketa bat egitera gonbidatu ditu.

Presidente ohiak Kataluniako Parlamentuaren osaketari buruz hitz egin du, eta Espainian dauden guztietatik zatiketa handiena duena dela azaldu du.

Balorazio triunfalistak egitea gustuko ez duela adierazi du, eta mundu guztiak atzo Katalunian pasatu zenetik ikasi behar duela azpimarratu du, nazionalistengatik batik bat.

"Nazionalistak orokorrean agintari txarrak dira, eta eurenak direla dioten lurraldeetan gobernatzen saiatzen direnean istilu eta arazo handiak sortu ohi dituzte", adierazi du.

Halaber, CiUren jarrera EAJk Ibarretxe plana proposatu zuenean zuenarekin alderatu du, eta egun Artur Masek planteatutakoa "gauza bera" dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea