Politika -

Artur Masen inbestidura

Gobernu berria, urtea bukatu baino lehen

Seguru aski Gabonak baino lehen izango da Artur Mas presidentearen inbestidura saioa.

Artur Masen agerraldia, hauteskundeetako emaitzak ezagutu eta gero. EFE
Artur Masen agerraldia, hauteskundeetako emaitzak ezagutu eta gero. EFE
Artur Masen agerraldia, hauteskundeetako emaitzak ezagutu eta gero. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas CiUko buruak urtea bukatu baino lehen eta seguru aski Gabonak hasi baino lehen ere egingo du Generalitateko presidente karguaren zina, Parlamentuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Hauteskundeen ostean, Parlamentu autonomikoa osatzeko epea 20 egunekoa da. Saioa jarduneko presidenteak deitu behar du, eta, horretan, 135 parlamentariek Ganberako presidentea, bi presidenteordeak eta lau idazkariek hautatuko dituzte.

Saio horren ostean, gobernuburuaren inbestidura saioa 10 eguneko epean egin beharko dute. Parlamentuak hautagai bat proposatuko du, eta, ondoren, parlamentariek bozkatu egin beharko dute. Lehen bozketan hautagaiak gehiengo osoa lortu ezean, beste bat egingo dute, bi egunen ostean. Orduan, gehiengo sinplea eskatzen da.

Bi bozketen ostean hautagaiak izendapena lortu ez badu, beste hautagai batzuk proposatu beharko dituzte. Bi hilabeteren buruan presidenterik gabe jarraitzen badute, Parlamentua desegin egin beharko dute, eta berriz ere hauteskundeak deitu.

Presidente karguaren zina inbestidura egin eta bost egunera izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea