Politika -

EAJren estatus politikoa

Estatusa lehenengo Legebiltzarrean aurkezteko eskatu dio Lopezek EAJri

Ezker abertzaleak biktimekiko azken egunetan erakutsi duen jarrera "pauso bat" dela uste du, baina "oraindik bide luzea" egiteko dagoela gaineratu du.

Patxi Lopez jarduneko lehendakaria.
Patxi Lopez jarduneko lehendakaria.
Patxi Lopez jarduneko lehendakaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez jarduneko lehendakariak Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteari "etxera bueltatzeko" eskatu dio eta estatus politiko berriaren proposamena Rajoyri helarazi baino lehen, Legebiltzarrean proposatzeko eskatu dio.

Horren iritziz, "ulergaitza" da ekimen hori "Legebiltzarrean eztabaidatzea hitzeman eta gero, aurretik Gobernuko presidentearengana eraman nahi izatea".

Europa Press agentziari egindako elkarrizketa batean,  Lopezen ustez "harrigarria da" EAJren lehendakarigaiak "lehentasuna krisia dela" esatea eta estatus politiko berriaren proposamena egitea.

Urkulluk Artus Masek bezala egin nahi duela uste du, hau da, "egin nahi dituen murrizketak identitatearen banderekin estali nahi ditu", Lopezen iritziz.

ETAren biktimekiko ezker abertzaleak azken egunetan egindako adierazpenak aipatu ditu eta "pauso bat" direla dioen arrean, "oraindik bide luzea dago aurretik", adierazi du, "eragindako minaren ardura euren gain hartu behar dutelako".

Bestalde, Kutxan Xabier Iturbe Administrazio Batzordearen buru izaten jarraitzeko lortutako akordioa defendatu du.

Jaurlaritza berria

Nazionalistek legegintzaldi erdian koalizio gobernua nahi izatearen aukeraren inguruan, "gauza bera eskainiz gero, erantzun berarekin" aurkitu daitezkeela ohartarazi du.

Bildurekin akordioak izatea ukatu duen arrean, "politika batzuetan bat egin" ahal izango dutela gaineratu du, "inongo konplexurik gabe". "Gipuzkoan esaterako zerga gaietan akordioak lortu ditugu. Bat egiteko gaiak baldin badaude, ez da ezer gertatzen", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea