Politika -

Jaurlaritza berria

Jaurlaritza 'lehenbailehen' eratzea eskatu du Laura Mintegik

Botere-eskualdaketan atzera-aurrera gabeko egoera ekiditea eskatu du EH Bilduko bozeramaileak eta EAJren eta PSEren arteko "bekaizkeria" kritikatu du.

Laura Mintegi EH Bilduko ekitaldi batean.
Laura Mintegi EH Bilduko ekitaldi batean.
Laura Mintegi EH Bilduko ekitaldi batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren jarduneko Jaurlaritzaren eta EAJk osatuko duenaren arteko botere-eskualdaketan atzera-aurrera gabeko egoera ekiditea eskatu du Laura Mintegi EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak eta "lehenbailehen" eratzeko exijitu du.

Europa Press agentziari egindako elkarrizketan, jeltzaleen eta sozialisten arteko "bekaizkeria" kritikatu du eta joan den osteguneko bilera bertan behera uztea Gabonetako aparteko soldataren inguruan erabakirik ez hartzeko egin zela uste du.

Bestalde, EAJk Legebiltzarraren eraketa Aieteko bilerarekin bat egiteko asmoz bi egun aurreratu zituela uste du, Iñigo Urkullu etorkizuneko lehendakariak ez joateko "aitzakia ona" izateko eta "garrantzia kentzeko". Halaber, esparru berria "herrialdeko auzia" dela esan du eta Euskadin ikuspegi bateratu bat egin ostean, Mariano Rajoyren aurrera eraman behar dela uste du.

"Umekeriak alde batera uzteko" eta botere-eskualdaketa egiteko eskatu die Mintegik. Gainera, EAJk aurkitu dezakeen egoera ekonomikoaren aurrean "zorabioa" sentitzen duela uste du, "aurreko Jaurlaritzaren kudeaketa txarragatik batetik, eta mundu mailako egoera ekonomiko larriarengatik bestetik".

Beste alderdiekin akordioetara ez iristeagatik, datorren Jaurlaritzak aurkituko duen "egoera ahula" ekarri du gogora eta horregatik, "ez du baztertu segituan babesa eman diezaiokeen alderdiren batera jotzea". Ildo honetan, "barne egoera latza duen alderdiren bat badago, eta horregatik, oso merke babesa eskaini diezaioke", esan du Mintegik PSE-EEri aipamen eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea