Politika -

Omenaldia Beasainen

PSEk ezker abertzalearen 'moral bikoitza' salatu du

Bilduk ETAk hildako bi ertzain omendu ditu ostiral honetan Beasainen. Ezker abertzaleko kideak ekitaldian egon ez izana kritikatu du PSE-EEk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Isabel Arostegi eta Francisco Javier Mijangos ETAk hildako bi ertzainak omendu dituzte ostiral honetan Beasainen. Gauzak horrela, Bilduk deitutako ekitaldian ezker abertzaleko kideak bertan egon ez izana salatu du PSE-EEk.

Lore-eskaintzan EAko zinegotzi bi eta Alternatibako bat izan ziren baina ez ezker abertzaleko bi zinegotziak edo Iñaki Aguirre udalerriko alkatea, auzokideak bertan parte hartzeko deia egin bazuen ere.

Alfonso Segade Beasainen PSE-EEko bozeramaileak ohar baten bidez bere "amorrua" erakutsi du, "omenaldian Bilduko zinegotziak egon ez zirelako, Pernando Barrena ezker abertzaleko buruak ekitaldia txalotu arren".

"Biktimek ez dute errespetu faltarik merezi. Itxurakeriekin amaitzeko garaia da. Moral faltako adierazlea da eta hau onartezina da, lehen eta orain", azpimarratu du.

Ertzainei eskainitako omenaldian Udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdietako zinegotziak izan ziren: EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabat (Aralar salbu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea